
Orain arte Joost (telebista eta orokorrean bideoak ikusteko P2Pan oinarritzen den erreminta) gonbidapenez baino ezin zen lortu baino Joosten 1.0 Beta bertsio berria edonork deskargatu dezake.
Momentuz Windows eta MacOS-eko bertsioak baino ez daude, GNU/Linux erabiltzen dugunak Wineren bidez probatu dezakegu, Ubunturen foroetan agertzen diren pausuak jarraituz.
[Hemen ikusia]
Categorized in P2P, bideoak and telebista
Tags: bideoa, P2P, P2PTV, telebista

Firefox eta tunning-a maite badituzu hona hemen zure autoa. Argazkia nobihayak atera zuen Tokion (nola ez!;)), orain dela egun gutxi ospatu den Firefox Rock Festivalean; orain enteratzen naiz Mozillak musika festibalak antolatzen dituela…
[Hemen ikusia]
Categorized in bitxikeriak and firefox
Tags: autoak, firefox

One Laptop Per Child (OLPC) herrialde txiroenetako haurrak beren hezkuntzan lagunduko liokeen ordenagailu portatil bana edukitzeko helburuarekin jaio zen. 100 dolar baino ez da kostatzen eta hasiera batean herrialde txiroetan soilik banatzekotan bazeuden ere, azkenean herrialde aberatsetan ere salduko dute Azaroaren 12tik aurrera.
Give One, Get One (bat eman, bat jaso) kanpainari esker 399 dolarreko (282 euro) salneurrian lortuko dira eta erosten den bakoitzagatik beste bat garapen bidean dauden herrialdeetara bidaliko da.
[Hemen ikusia]
OLPCri buruzko informazio gehiago:
Categorized in OLPC and portatilak
Tags: OLPC, portatilak
Joan den astelehenean, operadore telefonikoak eta mugikorren fabrikatzaileak biltzen dituen Open Mobile Terminal Platform (OMTP) foroak, mugikorren kargatzaileak etorkizunean konektore estandar bat erablitzea adostu du.
Eta adostu duten konektorea micro-USB izan da, orain arte gero eta gehiago erabiltzen ari den mini-USBren kaltetan. Izan ere, azken hau baino txikiagoa da micro-USBa eta horrek lagunduko du tamaina gero eta txikiagoa duten mugikorrak konektatzeko orduan.

USBko 5 konektore motak. Lehena ezkerretik micro-USB da, bigarrena mini-USB. Sakatu argazkian hobeto ikusteko. Iturria: wikipedia
Micro-USB 2007ko urtarrilaren 7an aurkeztu zuen USB-Implementers Forum (USB-IF) USBa sustatzeko foroak, eta espreski mini-USBa konektore txikiago batengatik ordezkatzeko helburuarekin jaio izan zen.
Berri ona beraz, etxeko kaxoiak kableez nahaspilatuta dauzkagunontzat
[Hemen ikusia]
Categorized in mugikorrak and usb
Tags: estandarrak, mugikorrak, usb

Iaz Euskal Herria 2.0 jardunaldiak egin ostean, aurten Tailerrak 2.0 izenekoa antolatu dute. Bertan informatikarekin erlazionaturiko tailerrak egingo dira teoria eta praktika uztartuz. Aurtengorako bost tailer daude prest:
- Wikipedia (izen eman)
- lekua: Arrasate (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa)
- noiz: uztailak 16
- arduraduna: Arkaitz Zubiaga
- Blogak eta web 2.0 (izen eman)
- Irratigintza | Podcasting |VLC (izen eman)
- lekua: Bilbo (Kafe Antzokian)
- noiz: uztailak 19
- arduraduna: Jabi Zabala
- Ubuntu | Software librea (izen eman)
- lekua: Larrabetzu (Hori Bai gaztetxea)
- noiz: uztailak 18
- arduradunak: Sergio Peña eta Ibon Castilla
- Bideogintza (izen eman)
Hala ere urrengo urteetarako gehiago prestatu daitezke… edo prestatu ditzakezu hobe esanda ze deialdi hau guztiz irekia da eta edonorrek parte hartu dezake tailer berriaak antolatzen.
Datorren uztailak 16an hasi behar dira lehen tailerrarekin, beraz ez denborik galdu eta izena eman nahi dezun tailerrean.
Tailerrak 2.0ri buruzko informazio guztia beraien wikian kontsulta dezakezue.
[Zabaldu.com-en ikusia]
[Tailerrak 2.0 aurkezpen bideoa]
Categorized in euskara, gnu/linux, informatika, internet, software librea and web2.0