Pando GNU/Linux-en

Pando artxiboak elkarbanatzeko aplikazio bat da, P2P baten antzekoa, baino bere berezitasunekin:
- Elkarbanatu nahi dezun artxiboa Pandoren posta elektroniko batera bidali behar dezu
- Horrela artxiboa enpresaren zerbitzarietan geratzen da eta zuri .pando artxibo bat bueltatzen zaizu (.torrent artxiboen antzekoa)
- Hortik aurrera 14 egun dituzu .pando hori nahi duzunari bidali eta artxiboa jeitsi dezan. (14 eguneko epe hau beste 14 egunez luza daiteke)
- Horrela, artxiboa beren zerbitzarietatik jeistean, zerbait webgune batetik zuzenean deskargatzen degunean bezala izango da; hau da, P2P zerbitzu “arruntetan” baino abiadura handiagoz jaitsiko degu.
Pando 1.5 bertsioan dago gaur egun eta orain arte Windows eta Mac-entzako bertsioak baino ez zuten. Ba orain GNU/Linux-entzat 0.9 beta bertsioa atera dute. Hemen daude jeitsi beharrekoak, dependentziak eta instalatzeko pausuak.
[Hemen ikusia]
Loading...