Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Feisty-ren CDak eskuragai egongo dira ShipIt-ekin

Lehen ere komentatu izan dut Canonicalek Ubunturen CDak lortzeko daukan ShipIt zerbitzua. Bertan CDak eskatu eta doan ekartzen dizkizute etxera. Gaur egun Ubuntu Dapper-en CDak eskatu daitezke baina ez azken bertsio egonkorrarenak, Ubuntu Edgy-renak hain zuzen ere.

Apirilaren 19an Ubunturen azken bertsioa atera behar da, Feisty Fawn deiturikoa eta Ubuntu Blog-en ikusi daitekeenaren arabera, ShipIt zerbitzuak orain bai, Feisty-ren CDak banatuko ditu (doan nola ez ;) ).

Berri ona CD originalak beren estutxe eta guzti edukitzea gustoko dugunontzat.

No Responses Yet to “Feisty-ren CDak eskuragai egongo dira ShipIt-ekin”

Leave a Reply