09 F9 11 02 9D 74 E3 5B D8 41 56 C5 63 56 88 C0

Zenbaki hamaseitar bat baino ez da eta sekulako iskanbila sortu du. Izan ere, zenbaki bat baino askoz gehiago da, HD-DVD formatuko disken informazioa desenkriptatzeko gakoa da, eta horrela (adibidez) GNU/Linuxen ikusi ahal izatea.Dena Digg-en 15000 bozka baino gehiago zituen berri hau (eta beste hau) ezabatu ostean gertatu da (zabaldu.com-en azaltzen dute istoria guztia). Zentsura honi aurre egin nahian internautek zenbaki hau lau haizeetara zabaldu dute, eta horrela:
- Google-ek 278000 emaitz ematen ditu oraintxe bertan.
- Badira zenbaki honi buruzko webguneak, adibidez: hau edo hauxe
- Kamixetak eta guzti
Gako hau nola lortu zen hemen (gazteleraz eta zabaldu.com-en bidez ikusia).
Istorio guztiaren azalpena Digg-era albistea igorri zuenaren hitzetan (ingelesez hori bai).
Loading...