Ubuntu 7.10 alfa 1

Ubunturen hurrengo bertsioa aurtengo urrira arte espero ez bada ere, Gutsy Gibbon (horrela deitu behar da) bertsioaren lehenengo alfa atera berri dute.
Alfa honen ezaugarri garrantzitsuenak hauexek:
- Kernelaren 2.6.22-6.13 bertsio berria, honek dakartzan abantailekin:
- kontsumoaren murriztapena; portatilen bateriek iraupen handiagoa izanen dute eta orokorrean sistemak ez dira hainbeste berotuko eta isilagoak izango dira
- flash gailuak maneiatzen dituen moduloaren hobetzea: pendrive eta halakoak denbora gehiago iraun eta irakurketa/idazketa akats gutxiago eduki dezaten
- hobekuntzak birtualizazioan
- driver berriak
- Erroreen berri emateko eta horiek konpontzeko orduan hobekuntzak. Orain arteko bertsioetan, Ubuntu hastea ezinezkoa egiten zuen erroreren bat topatzen bazen (X-ak gaizki konfiguratuta edukitzea adibidez, neri behin baino gehiagotan gertatu zaitena
) kontsola bidez konpondu behar zen. Gutsy Gibbon bertsio berrian ordea errore horiek interfaze grafiko baten bidez konpondu daitezke. - Debianeko pakete berriak. Aplikazioen egunerapen mordoa eta baita beste aplikazio batzuk guztiz berriak direnak.
- X.org-en azken bertsioa, interfaze grafiko baten bidez konfiguratu daitekena (orain arte testu fitxero baten bidez egiten zen).
- Sistema eta sesio hasieretan hobekuntzak.
Loading...
Ubuntu 7.10 alfa 1 dastatzeko prest
Ubunturen hurrengo bertsioa aurtengo urrira arte espero ez bada ere, Gutsy Gibbon (horrela deitu behar da) bertsioaren lehenengo alfa atera berri dute; blogean bertsio berri honen hobekuntzak azaltzen dira. Jeisteko hemen: http://www.ubuntu.com/testing...
zabaldu.com - Ekaina 7, 2007 at 4:43 pm