Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Mugikorraren industriak kargatzaile estandar bat adostu du

Joan den astelehenean, operadore telefonikoak eta mugikorren fabrikatzaileak biltzen dituen Open Mobile Terminal Platform (OMTP) foroak, mugikorren kargatzaileak etorkizunean konektore estandar bat erablitzea adostu du.

Eta adostu duten konektorea micro-USB izan da, orain arte gero eta gehiago erabiltzen ari den mini-USBren kaltetan. Izan ere, azken hau baino txikiagoa da micro-USBa eta horrek lagunduko du tamaina gero eta txikiagoa duten mugikorrak konektatzeko orduan.

USB konektore motak

USBko 5 konektore motak. Lehena ezkerretik micro-USB da, bigarrena mini-USB. Sakatu argazkian hobeto ikusteko. Iturria: wikipedia

Micro-USB 2007ko urtarrilaren 7an aurkeztu zuen USB-Implementers Forum (USB-IF) USBa sustatzeko foroak, eta espreski mini-USBa konektore txikiago batengatik ordezkatzeko helburuarekin jaio izan zen.

Berri ona beraz, etxeko kaxoiak kableez nahaspilatuta dauzkagunontzat :D

[Hemen ikusia]

No Responses to “Mugikorraren industriak kargatzaile estandar bat adostu du”

Leave a Reply