Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Archive for the ‘web2.0’ Category

Tailerrak 2.0: informatikan trebatzeko euskaraz

uztaila 12, 2007

Iaz Euskal Herria 2.0 jardunaldiak egin ostean, aurten Tailerrak 2.0 izenekoa antolatu dute. Bertan informatikarekin erlazionaturiko tailerrak egingo dira teoria eta praktika uztartuz. Aurtengorako bost tailer daude prest: Wikipedia (izen eman) lekua: Arrasate (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa) noiz: uztailak 16 arduraduna: Arkaitz Zubiaga Blogak eta web 2.0 (izen eman) lekua: Gasteiz (Saregunean) noiz: uztailak […]

Spotplex-en gonbidapena

martxoa 27, 2007

Orain dela egun batzuk Spotplex zerbitzuari buruz idatzi nuen, Zabaldu.com-en antzekoa dena baino botoak kontuan hartu beharrean, artikulu bakoitzaren bisita kopurua hartzen duena aintzat. Beno ba oraintxe bertan ikusi det neure postan gonbidapena helarazi didatela eta ikusi dezakezuenez, neure alboko barraren azken zatian jarri det beraien kodea. Bertan klikatuz, blog honi buruzko datuak ikusiko dituzue. […]

Spotplex: Zabaldu.com botorik gabe

martxoa 21, 2007

Orain dela ia urtebete jarri zela martxan Zabaldu.com webgunea. Albiste sustatzaile euskalduna dugu Zabaldu.com: erabiltzaileek interesgarriak suertatzen zaizkien albisteak bidali eta besteek bozka (edo “zabaldu”) dezakete albistea. Bozka kopuru batera ailegatzean, albistea webgunearen azalean agertzen da; bitartean albisteen ilara batean mantentzen da. Zabaldu.com gazteleraz den Meneame.net-en kodean oinarritzen da. Meneame.net Ricardo Galli unibertsitate irakaslearen proiektua […]

Aldatu webguneak denbora errealean

martxoa 14, 2007

Horixe bera ahalbidetzen du cssfly web aplikazioak. Beren webgunean jarritako link bat laster-marken tresnabarrara arrastatu eta kitto: nahi dezun webgunera joan eta lastermarkan sakatuta, pantaila bi frametan banatuko zaizu. Goiko framean, bisitatzen ari geran webgunearen HTML kodea edo CSS estiloak ikusi ditzakegu, eta noski, baita aldatu ere. Egiten ditugun aldaketak, denbora errealean ikusiko ditugu webgunean […]