Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

otsaila 2007 -en artxiboa

Nola egin teklatu retro bat

otsaila 28, 2007

Hemendik hasi… …eta hauxe lortu: Hemen daukazue prozesu guztia. Bai, jendeak denbora libre asko dauka… [Hemen ikusia]

Nork idatzi zuen Linuxen 2.6.20 Kernela?

otsaila 28, 2007

Viva Linux!-en bidez LWN-ren artikulu bitxi honetara iritsi naiz, non Linux Kernelaren 2.6.20 bertsioan kode gehien aldatu zutenen zerrenda bat agertzen zaigu. Ikusi dezakegu 20 pertsonen artean kernelaren %50 aldatzen dutela. Hona hemen lerro gehien aldatu dituztenen zerrenda: Jeff Garzik 20712 6.0% Patrick McHardy 15024 4.3% Jiri Slaby 13917 4.0% Avi Kivity 11726 3.4% Andrew […]

BIOS librea daukan lehen plaka basea

otsaila 28, 2007

GIGABYTE M57SLI-S4 du izena eta etxeko erabiltzaileentzat egindako BIOS librea daukan lehen plaka basean bilakatu da. Eta dena AMDren ingeniari baten lanari esker, Yinghai Lu izenekoa, nork BIOSaren kodigoa GPL lizentziapean argitaratu du. Hau sistema libreen erabiltzaileentzat garaipen garrantzitsu bat da, BIOS libre batek hardwarearengan erabateko kontrola ematen dielako. FSF-k ere kanpaina bat abian dauka […]

Soinu ezagunak

otsaila 27, 2007

“Famous Sounds” norbaitek egindako edo erabilitako soinuak dira, jendeak gustokoak izanik, behin eta berriz kopiatuak izan eta ala, soinu “klasikoak” bihurtu direnak. Gehienak musika talde edo bakarlari batek sortuak eta gero beste askok kopiatuak izaten dira. Beste batzuetan, soinua film batean ageri eta beste hamaikatan entzun daiteke. Horiek bildu eta bakoitzaren deskribapen eta mp3 fitxategi […]

Interneteko 500 argazki ikusgarrienak

otsaila 27, 2007

Meneame.net-en bidez 500 argazki ikusgarri biltzen dituen galeria hau aurkitu dut. Merezi du bueltatxo bat ematea.

Windowsen gauza on bat

otsaila 26, 2007

Arrastatu eta jaregin (drag&drop) [Hemen ikusia]

CodeIDE: zure nabigatzailetik programatzen

otsaila 26, 2007

Gero eta aplikazio gehiago webera salto egiten dute azkenaldian. Oraingoan nabigatzailetik bertatik programatzeko balio duen erreminta ageri da: CodeIDE. Zenbait programazio lengoaietarako prestatua dago: Basic, Pascal, C++, Perl, Javascript eta LISP. HTML markaketa lengoaia ere erabili daiteke. Kodea idatzitakoan, bertan probatu dezakegu eta lortutako emaitzak (edo erroreak 🙂 ) ikusi. Beste erabiltzaileek lortzen dituzten emaitzak […]

Ingelesean oinarritzen EZ diren programazio lengoaiak

otsaila 23, 2007

Ezagutzen ditugun programazio lengoai gehienak (Java, Ada, C …) ingelesezko gako-hitzak erabiltzen dituzte: “if”, “then”, “while”, “for” eta halakoak. Bueno ba ingelesezko Wikipedian (non bestela 😛 ) ingelesezko gako-hitzak erabiltzen EZ dituzten lengoaien zerrenda aurkitzen da. Batzuk beste hizkuntza bat erabiltzen dute beren gako-hitzetarako, adibide batzuk: Lexicok gaztelera erabiltzen du, itxura honetako programak sortuz: /*Fibonacciren […]

Instalatu txartel grafikoaren kontroladoreak Ubuntun automatikoki

otsaila 22, 2007

Mundo Geek-en bitartez Perl-en idatzitako Envy komando-lerroko aplikazioa aurkitu dut. Bere egilearen hitzetan, aplikazio honek: zeure txartel grafikoaren modeloa detektatzen du (ATI nahiz Nvidia izan) txartelari dagokion driver propietarioak jeisten ditu ATI edo Nvidiako webguneetatik beharrezko dependentziak ere instalatzen ditu driverra instalatzen du Xserver-en konfigurazio fitxategia (xorg.conf) aldatzen du Xserver-a berrabiarazten du (aukeran)

Lisabö aurtengo Primavera Sound-en

otsaila 21, 2007

[Lisabö Gazteszenan. Argazkia Rafa Espada-rena da. Kontzertuko argazki gehiago Rafaren webgunean] Entzun.com-en bitartez jakin det aurtengo Primavera Sound musika festibalaren kartela aurkeztu dutela gaur. Ba konfirmaturiko taldeen artean Lisabö aurkitzen da, momentuz euskaldun bakarra. Pasa den astean talde irundarrak Donostiako Gazteszenan beren azken diska aurkeztu zuten : ezlekuak. Creative Commons (Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe) lizentziapean atera zuten gainera. […]