“Bildu” zeure lastermarkak Firefoxekin
2006ko Azaroan Bildu.net agertu zen, Scuttle software librean oinarritutako Del.icio.usen euskarazko klon bat, Arkaitz Zubiagak eta Gorka Juliok (Teketen) garatua.
Beno ba webgune bat zure Bildu.net-eko kontuan gordetzeko era erraz bat dago Firefox-ekin. Horretarako scuttle-en Firefoxerako hedapena erabiliko dugu.
- Firefox-en Scuttle hedapena jeitsi hemendik.
- Firefox berrabiarazi eta gero, hedapenaren hobespenetara joan eta bertan agertzen den “address”-en “www.bildu.net” jarri.
- Azkenik, Firefox-en menu barraren leku huts batean klik egin eskubiko botoiarekin eta “Pertsonalizatu…” aukeratu. Orain bi lasterbide berri jarri ditzakegu gure nabigazio barran.
- Lehenengoan sakatuta, Bildu.net-eko gure lastermarkak ikusiko ditugu. Bigarrena (+ zeinua daukana) ikusten ari garen orrialdea gure lastermarketara gehitzeko balio du.
Horrela askoz ere errazago eta azkarrago kudeatu izan ahalko ditugu geure lastermarkak.
Utzi erantzun bat