Ingelesean oinarritzen EZ diren programazio lengoaiak
Ezagutzen ditugun programazio lengoai gehienak (Java, Ada, C …) ingelesezko gako-hitzak erabiltzen dituzte: “if”, “then”, “while”, “for” eta halakoak. Bueno ba ingelesezko Wikipedian (non bestela 😛 ) ingelesezko gako-hitzak erabiltzen EZ dituzten lengoaien zerrenda aurkitzen da.
Batzuk beste hizkuntza bat erabiltzen dute beren gako-hitzetarako, adibide batzuk:
- Lexicok gaztelera erabiltzen du, itxura honetako programak sortuz:
/*Fibonacciren algoritmoa*/ tarea: { los objetos i, n, primero, segundo, tercero son cantidades muestre: "Entre el numero de terminos deseados: " entre: n copie 0 en i, primero copie 1 en segundo mientras i<n haga: { copie i + 1 en i muestre primero copie primero + segundo en tercero copie segundo en primero copie tercero en segundo } }
- Chinese Basic 1980ko hamarkadaren hasieran ateratako Basic lengoiaren txinerazko bertsioak.
- ARLOGO kode irekiko lehen arabierazko programazio lengoaia izan nahi du. Momentuz proiektu bat baino ez da.
Beste batzuk ez dira sikiera hizkuntz natural batean oinarritzen, gehienak programazio lengoai “esoterikoak” bezela ezagutzen direnak dira. Lengoai hauek bereziki arraroak dira eta arrazoitze logiko batetik aldentzen dira; hitz batean esanda ulertezinak dira. Adibidez:
- Piet : irudietan oinarritutako lengoaia. “Kaixo mundua!” famatua horrela da:
- Whitespace: bere sintaxia hiru elementuk osatzen dute: hutsunea, tabuladorea eta lerro berria. Beste edozer ez da aintzat hartzen. “Kaixo mundua!” horrela geratuko liteke orain :
[Berdea: tabuladorea. Gorria: hutsunea.]
Informazio gehiago:
- Wikipediko zerrenda beste adibide askorekin (ingelesez)
- Informazio gehiago lengoai esoterikoei buruz (gazteleraz)
- “Kaixo Mundua!” programazio lengoai esoterikoetan (ingelesez)
Utzi erantzun bat