Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

martxoa 2007 -en artxiboa

Hernaniko VI. Argazki Rallya

martxoa 28, 2007

Datorren apirilaren 22an Hernaniko Udalak herriko VI. Argazki Rallya antolatu behar du. Etxera ailegatu zaiten orri baten bidez jakin dut. Interneten bueltatxo bat emanez ez dut rally honi buruzko erreferentziarik topa; beraz orrian jarritakoen “copy-paste” bat egingo det inor interesatua balego jakiteko. Oinarriak Argazki zale guztiek parte hartu ahal izango dute rally honetan Izen ematea […]

Yahoo! Mail-ek mugagabeko edukiera eskainiko du

martxoa 28, 2007

Yahoo!-ren posta zerbitzua 10 urte betetzear dela eta, beren posta kontuen edukiera zabaldu behar dute, gaur egungo GB 1etik… ahal dezun guztiraino! Aurtengo Maiatzetik aurrera hasiko dira mugagabeko edukiera hau eskaintzen zenbait erabiltzaileei (zerbitzu hau denbora gehiagoz erabili dutenak izango dira lehenak noski) eta hilabete batzuen ondoren posta kontu guztietarako edukitzea espero dute. Hala ere, […]

Spotplex-en gonbidapena

martxoa 27, 2007

Orain dela egun batzuk Spotplex zerbitzuari buruz idatzi nuen, Zabaldu.com-en antzekoa dena baino botoak kontuan hartu beharrean, artikulu bakoitzaren bisita kopurua hartzen duena aintzat. Beno ba oraintxe bertan ikusi det neure postan gonbidapena helarazi didatela eta ikusi dezakezuenez, neure alboko barraren azken zatian jarri det beraien kodea. Bertan klikatuz, blog honi buruzko datuak ikusiko dituzue. […]

Gipuzkoa Encounter

martxoa 25, 2007

[Gaur8-ren bideoa sailean ikusia] [Gipuzkoa Encounter]

80 eta 90 hamarkadetako bideojokuak deskargatzeko prest

martxoa 23, 2007

Meneame.net-en bidez horri hauxe aurkitu det. Bertan 80 eta 90 hamarkadetako bideojoko piloa dauzkazute deskargatzeko prest; 8GB okupatzen dute denen artean. Abandonware sailean sartuko lirateke joku hauek, hau da joku zaharrak dira eta eskuratzeko zailak, konpainiek beren katalogoetatik at baitauzkate. On egin!

Delutube: Youtubek ezabatutako bideoak ikusi

martxoa 23, 2007

Jakina da Youtubek copyright-a daukaten bideoak ezabatzen dituela. Adibidez orain dela gutxi zerbitzu horretan eskegita zeuden Antena3 telebista katearen bideo guztiak ezabatu zituen (gero Antena3ekoek kanal bat ireki zuten bertan). Beno ba orain ezabatutako bideo horiek guztiak ikusteko tresna sareratu dute: Delutube. Bideoak Youtube-n zeukan ID-a sartu eta bideoa ikusi ahal izango dugu. Bidea .flv […]

Spotplex: Zabaldu.com botorik gabe

martxoa 21, 2007

Orain dela ia urtebete jarri zela martxan Zabaldu.com webgunea. Albiste sustatzaile euskalduna dugu Zabaldu.com: erabiltzaileek interesgarriak suertatzen zaizkien albisteak bidali eta besteek bozka (edo “zabaldu”) dezakete albistea. Bozka kopuru batera ailegatzean, albistea webgunearen azalean agertzen da; bitartean albisteen ilara batean mantentzen da. Zabaldu.com gazteleraz den Meneame.net-en kodean oinarritzen da. Meneame.net Ricardo Galli unibertsitate irakaslearen proiektua […]

Monkey Messenger

martxoa 20, 2007

Monkey Messenger GNU/Linux-erako kode irekiko (MIT-en lizentziapean argitaratzen dute) bat-bateko mezularia da. MSN sarearekin baino ez dabil (Microsoft-en MSN Messenger famatua edo aMSN bezala) eta MONO framework-pean egina da, gtk+ eta DotMSN liburutegiak erabiliz. gtk+ erabilita, Gnome darabilten banaketekin (neuk erabiltzen deten Ubunturekin adibidez 🙂 ) hobeto “integratzen” da. Hona hemen webgunean jarritako pantaila-argazkia: Ikusten […]

Youtube-k 2006ko bideo onenak sarituko ditu

martxoa 20, 2007

Meneame.net-en albisten honen bitartez jakin dut: atzotik hasita eta ostiraleraino, Youtube-ko erabiltzaileek beren bideoak aurkeztu ditzakete lehenengo aldiz ospatuko den 2006ko bideo onenen sarietarako. Bideoak bozkatzeko epea ostiral hontan ere amaitzen da eta sariak Martxoaren 26an banatuko dira. Zazpi kategoria daude: komedia onena musikari onena iruzkin onena bideo inspiratuena serie onena bideo sormenezkoena eta bideo […]

Google Phone

martxoa 16, 2007

Iberiar Penintsulan Googleen zuzendari orokorra den Isabel Aguilerak honakoa adierazi du Noticias.com-i egindako elkarrizketa batean: konpainia lanean ari da, besteak beste, mugikor baten garapenean. Geure ingeniarien denbora zati bat informazioa eskuratzeko mugikor baten ikerketari bideratu dugu. Hemendik aurrera ikusi beharko da orain arte esan direnak betetzen diren: Googleen CEO-a den Eric Schmidt-ek mugikorrak doan izan […]