TouchGraph: bilatzaile desberdin bat
Badira hilabete batzuk mp3.com webguneak eskaintzen duen Musicvine zerbitzua ezagutu nuela. Bertan, musika talde baten izena sartu eta, flash animazio baten bitartez, talde horrekin erlazionatutako (antzeko musika estiloa dutelako adibidez) guztiak ikusi daitezke. Musika taldeak pilota bat bezela agertzen dira eta pilota hoiek linea batzuekin lotzen ziren, beraien arteko erlazioa balitz bezala.
Bueno ba, TouchGraph halako zerbait da baina musikari mugatua egon beharrean, bilatzaile orokor bat da. Hitz bat sartu eta, Google edo Amazonen emaitzetan oinarrituta, emaitza horien artean dauden erlazioak ikusi ditzakegu. Erabiltzeko Java 1.5 instalatua edukitzea beharrezkoa da.
Begira adibidez “Hernani” hitza bilatzean ateratakoa: (klikatu irudian benetako tamainean ikusteko)
Ez da oso erabilgarria izango baina bitxia behintzat bada.
Bai, bitxia da benetan…..agian eskolarako eta umeak ikasteko Interneta erabiltzeko? Holako gauza bat nahi nuen nik Historiaren erlazinoak erakusteko eskolan.
lekesan - 3:14 am martxoa 6, 2007 |
Ba ez dakit nik umeentzako balio lukeen, nik neuk ere ez dut oso intuitiboa ikusten, komentatzen dudan musika bilatzailea askoz ere errazagoa da.
Suposatzen det oraindik denbora beharko dutela sistema errazteko eta emaitzak hobeto erlazionatzeko, oraindik hasi baino ez dira.
aingeru - 8:56 am martxoa 6, 2007 |