Web-aren bilakaera grafika batean
Radar Networkseko jendeak artikulu interesgarri hau idatzi du Web-aren bilakaerari buruz eta honako grafika hau egin dute: (klikatu irudian benetako tamainean ikusteko)
Bertan 1990etik gaur egunerarte erabilitako teknologiak eta kontzeptuak ikusi ditzakegu eta (interesgarriena dena ziurrenik) hemendik 2040ra beraien ustetan erabiliko direnak.
Irudia Creative Commons baten pean dago (ez dut aurkitu zein den zehazki). Diotenez oraindik orain lanean daude grafika obetzeko eta edozeinen laguntza onartzen dute horretarako.
Utzi erantzun bat