OpenSolaris dohainik eskatu
Lehendik ere Canonical-ek berdina egiten zuen ShipIt zerbitzuarekin: bertan Ubuntu Dapper-en CDak eskatu daitezke eta debalde bidaltzen dizkizute etxera (horrela lortu nuen nik Dapper 😉 ). Gero Ubuntu Edgy atera zen, (Ubunturen azken bertsio egonkorra dena, apirilean Feisty Fawn izenekoa iritsi arte), baina ez dituzte Edgyren CDak bidaltzen. Bere kaxarekin eta guzti nahi badituzu erosi egin behar dira (bueno 10$ baino ez da); noski beti beren zerbitzarietatik jeitsi daitezke ISO moduan.
Ba orain Sun-ek ShipIt-ren antzeko zerbitzu bat (izena eman behar da) jarri du martxan bere OpenSolaris proiektuarekin. OpenSolaris Sun-en Solaris sistema eragilearen inguruan garatzaileen komunitate bat sortzeko proiektu bat da. CDDL lizentziapean dago proiektu hau, lizentzia hau “librea” da baino ez da GPLrekin bateragarria FSFren arabera.
OpenSolaris proiektupean zenbait banaketa aurkitu ditzakegu. Banatzen ari direna OpenSolaris Starter Kit deritzona da, 2 DVDez osatua eta honako banaketa hauek dakartzana:
Nik jada eskatu det bat, 2-4 astera iristen direla diote. 🙂
Argibide gehiago:
OpenSolaris dohainik eskatu
Lehen ere, Canonical-ek Ubuntu Dapper-ekin egiten duen bezela, Sun-ek bere OpenSolaris proiektuaren "OpenSolaris Starter Kit" deritzona debalde etxera bidaltzeko aukera eskeintzen digu. Proeiktu honek CDDL lizentzia erabiltzen du, librea bain…
zabaldu.com - 5:50 pm martxoa 6, 2007 |
Earki! Eskatuta ba DVDak, ea nola dabilen…
Hala ere azken astean nahikoa arazorekin omen dabil distribuzio hau troyanoren batekin… Ikusi beharko da ba…
ZaPo - 9:03 am martxoa 7, 2007 |
Ez nekien troyanoena…
Bueno saltseatu beharko degu halere, ea zemuz doan 🙂
aingeru - 9:18 am martxoa 7, 2007 |
[…] CDak eskuragai egongo dira ShipIt-ekin Lehen ere komentatu izan dut Canonicalek Ubunturen CDak lortzeko daukan ShipIt zerbitzua. Bertan CDak eskatu eta doan ekartzen […]
Feisty-ren CDak eskuragai egongo dira ShipIt-ekin « Aingeru Digitala - 8:54 pm apirila 9, 2007 |