Erresoluzio handiena duten Google Maps-eko irudiak…Txad-en daude
Orain arte uste zen Google Maps-eko bereizmen (edo erresoluzio) handiena zuten irudiak Kaliforniako, Mountain View herriko hauek zirela; izan ere, Google-en egoitza nagusikoak dira irudi horiek eta ikusten den pixel bakoitza 2.5 cm dira mundu errealean.
Baino orain Philipp Lenssen-ek bereizmen oraindik haudiagoko irudiak aurkitu ditu, eta non eta Txad-en! Gainera ez daude hiri garrantzitsuren batean, basamortuaren erdian baizik. Hori bai, zenbait pertsona eta animali ikusi daitezke bertan, baita gizonen aurpegiak bereizi ere. Ikusgarriak benetan.
Ikusten denez, bereizmen haundiko area laukitxo bat baino ez da, ingurunean ezerrez ez da ondo ikusten.
Jode txo …flipantia!!!
lekesan - 4:47 pm martxoa 8, 2007 |
[…] Badirudi atzo erakutsitako Txad-eko irudiak ez direla bakarrak. Izan ere Google Sightseeing blogean komentatzen duten bezela, Txadeko irudi […]
Megaflyover proiektua « Aingeru Digitala - 9:51 am martxoa 9, 2007 |