Aldatu webguneak denbora errealean
Horixe bera ahalbidetzen du cssfly web aplikazioak. Beren webgunean jarritako link bat laster-marken tresnabarrara arrastatu eta kitto: nahi dezun webgunera joan eta lastermarkan sakatuta, pantaila bi frametan banatuko zaizu.
Goiko framean, bisitatzen ari geran webgunearen HTML kodea edo CSS estiloak ikusi ditzakegu, eta noski, baita aldatu ere. Egiten ditugun aldaketak, denbora errealean ikusiko ditugu webgunean (beheko framean baitago). Ez bazaizue argi geratu sartu beren webgunean eta proba egin.
Mila esker Axier abisuagatik!
Utzi erantzun bat