Gnome 2.18
Jada kalean da Gnome (GNU Network Object Model Environment) mahaigain ingurunearen 2.18 bertsioa. Aldaketen zerrenda hemen aurkitu dezakezue (gazteleraz). Oraindik orain ez dago bertsio hau erabiltzen duen GNU/Linux banaketa egonkorrik,nahiz eta laister hasiko diren: Ubunturen hurrengo bertsioa (7.04) adibidez, Feisty Fawn deitutakoa, apirilaren 19an atera behar du Gnome 2.18-arekin.
Bertsio berriaren pantaila-argazkiak ikusi nahi ezkero, hemen dituzue erabiltzaileek igo dituzten zenbait. Eta zeureak igo nahi badituzu hemen daukazue aukera.
Utzi erantzun bat