Monkey Messenger
Monkey Messenger GNU/Linux-erako kode irekiko (MIT-en lizentziapean argitaratzen dute) bat-bateko mezularia da. MSN sarearekin baino ez dabil (Microsoft-en MSN Messenger famatua edo aMSN bezala) eta MONO framework-pean egina da, gtk+ eta DotMSN liburutegiak erabiliz.
gtk+ erabilita, Gnome darabilten banaketekin (neuk erabiltzen deten Ubunturekin adibidez 🙂 ) hobeto “integratzen” da. Hona hemen webgunean jarritako pantaila-argazkia:
Ikusten denez gtk+ en egindako beste batekin antza handia dauka: Gaim-ekin hain zuzen ere. Baina azken honek MSN sarerako ez ezik, Yahoo, jabber (Gmail barru) e.a.-etarako erabili daiteke eta gainera euskarazko bertsioa ere badago.
Momentuz hasi baino ez dira egin (0.1 bertsioan daude oraindik), hala ere, itxura ona dauka eta gertutik jarraitu beharko degu bere garapena.
[Monkey Messenger-en webgunea]
Utzi erantzun bat