Spotplex: Zabaldu.com botorik gabe
Orain dela ia urtebete jarri zela martxan Zabaldu.com webgunea. Albiste sustatzaile euskalduna dugu Zabaldu.com: erabiltzaileek interesgarriak suertatzen zaizkien albisteak bidali eta besteek bozka (edo “zabaldu”) dezakete albistea. Bozka kopuru batera ailegatzean, albistea webgunearen azalean agertzen da; bitartean albisteen ilara batean mantentzen da.
Zabaldu.com gazteleraz den Meneame.net-en kodean oinarritzen da. Meneame.net Ricardo Galli unibertsitate irakaslearen proiektua da eta gunearen kodea GPL lizentziapean partekatzen du. Era berean Meneame.net ingelesezko Digg-en funtzionalitatea jarraitzen du (Digg-en kodea ez da irekia).
Bueno ba orain Digg-like hauen antzeko bat atera dute baino albisteei boto eman behar gabe: Spotplex. Nola jakin orduan zein albiste diren interesgarrienak erabiltzaileentzat? Funtzionamendua erraza da: bakoitzak bere blogean script txiki bat jarri eta blogeko albiste bat irakurtzen den bakoitzean, bozka bat jasoko du. Horrela, Spotplex-eko kode hau daukaten albiste irakurrienak aterako dira azalera.
Azal desberdinak daude hizkuntzaren arabera (euskaraz ere badago nahiz eta oraindik albisterik ez ageri); horrela hizkuntz desberdineko blogak ez dira nahasten azalean. Ideia ona da hau zeren azal bakarra izatekotan, ziurrenik ingelesezko albisteak soilik aterako liratekeela. Horrela euskaraz idazten dugunok azalean agertzeko aukera ere badugu 😉
Hasi baino ez dira egin eta oraingoz gonbidapena behar da kodea eskatu eta blogean sartzeko (ez, ez daukat gonbidapenik 😛 ).
Ideia ona dirudi baino ikusi beharko da zenbat blogari animatzen diren sistema honetan parte hartzera. Gainera blogosferako albisteak baino ez lirateke agertuko bertan; beste webguneetako albisteak (egunkarien edizio digitalena adibidez) ez lirateke agertuko, kodea jartzen ez duten bitartean noski eta horretaz zalantzak dauzkat. Blogak ez diren webgune interesgariak ere kanpoan geratuko lirateke.
Dena dela eta (hautaturiko sistemaren ondorio diren) murrizketak kontuan hartuta, ikusi beharko degu nola garatzen den sistema hau.
Spotplex: Zabaldu.com botorik gabe
Zabaldu.com-aren antzekoa da, baino albisteak bozkatu gabe. Hori egin beharrean, parte hartu nahi duenak script bat sartu behar du bere blogean. Blogeko albiste bat bisitatzen den bakoitzean bozka bat jasoko du. http://www.spotplex.com/
zabaldu.com - 10:52 am martxoa 21, 2007 |
itxura ona du… inbitazioaren zai geratu beharko deu 😉
i eme - 12:04 pm martxoa 22, 2007 |
[…] Orain dela egun batzuk Spotplex zerbitzuari buruz idatzi nuen, Zabaldu.com-en antzekoa dena baino botoak kontuan hartu beharrean, artikulu bakoitzaren bisita […]
Spotplex-en gonbidapena « Aingeru Digitala - 7:56 am martxoa 27, 2007 |