Hernaniko VI. Argazki Rallya
Datorren apirilaren 22an Hernaniko Udalak herriko VI. Argazki Rallya antolatu behar du. Etxera ailegatu zaiten orri baten bidez jakin dut. Interneten bueltatxo bat emanez ez dut rally honi buruzko erreferentziarik topa; beraz orrian jarritakoen “copy-paste” bat egingo det inor interesatua balego jakiteko.
Oinarriak
- Argazki zale guztiek parte hartu ahal izango dute rally honetan
- Izen ematea udaletxeko arkupe txikian egingo da 09:00etatik 09:30era eta une horretan bertan zenbakidun karrete bat emango zaio parte hartzaile bakoitzari.
- Izen ematea dohain izango da haurrentzat eta 3 eurokoa helduentzat.
- Ibilbidea: Hernani eta inguruak.
- Gaien berri rally-aren irteeran emango da.
- 13:00etatik 13:30era erabilitako karreteak jasoko dira.
- Epaimahaia Donostiako Gipuzkoako Argazki Elkarteko bi kide eta Hernaniko argazkilari batek osatuko dute.
- Sari banaketa: epaimahaiaren erabakia ezagutu ondoren, erakusketa egingo da saritutako bildumen eta parte hartzaileen argazki banarekin. Sari banaketaren eguna eta ordua rallyaren egunean bertan aditzera emango da.
- Oinarri hauetan aurrekusten ez diren arazo guztiak rally hau antolatzen duen erakundeak ebatziko ditu.
Sariak
Helduak (14 urtetik aurrera):
Bilduma onena: 180 euro eta trofeoa
Bigarrena: 150 euro eta trofeoa
Hirugarrena: 120 euro eta trofeoa
Hernaniar batek egindako argazki bilduma onena: 150 euro eta trofeoa
Haurrak (13 urte arte, 13 urtekoak barne):
Bilduma onena: argazki materiala eta trofeoa
Bigarrena: argazki materiala eta trofeoa
Hirugarrena: argazki materiala eta trofeoa
Oharrak
Saritutako argazkiak antolatzaileen eskuetan geratuko dira. Gainerakoak, sariak banatzen diren egunean Biteri Kultur Etxean jaso ahal izango dira.
Antolatzaileek ez dituzte bere gain hartuko egon daitezkeen errebelatu akatsak, ezta argazki materialak jasan ditzakeen kalteal ere.
Rally honetan parte hartzeak aipatuko oinarriak onartzen direla esan nahi du.
Epaimahaiaren erabakia apela ezina izango da.
analogikorik ez daukat… ala ere, ez det iñoiz horrelako rally batean parte hartu eta duda asko ditut. argazkik ateratzeko orduan, nahiko bakartia naiz (gustoko det bakarrik joatea argazkik ateratzea). baña zeñek daki… egunen batean probatuko det.
i eme - 11:09 am apirila 3, 2007 |