Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Yahoo! Mail-ek mugagabeko edukiera eskainiko du

Yahoo!-ren posta zerbitzua 10 urte betetzear dela eta, beren posta kontuen edukiera zabaldu behar dute, gaur egungo GB 1etik… ahal dezun guztiraino! Aurtengo Maiatzetik aurrera hasiko dira mugagabeko edukiera hau eskaintzen zenbait erabiltzaileei (zerbitzu hau denbora gehiagoz erabili dutenak izango dira lehenak noski) eta hilabete batzuen ondoren posta kontu guztietarako edukitzea espero dute.

Hala ere, gehiegikeriei aurre egindo dietela diote bere iragarpenean; ziurrenik tamaina handiko fitxategiei mugak jarriz.

Yahoo!-n posta eduki badaukat, baina Gmailekoa erabili ohi dut. Hura betetzea ezinezkoa iruditzen zait (%10 bat baino ez det betetzen), baino hark eskaintzen dituen 3GBk motz geratuko zaionik ez da faltako. Horientzat guztientzat albiste ona beraz.

Apustu ausarta egin du Yahoo!-k edukieraren muga kentzearekin eta pentsa liteke hau izan beharko dela besteek (Gmail edota Hotmail bezalakoek) jarraitu beharreko bidea.

[Yahoo!-ren iragarpena]

[Hemen ikusia]

Advertisements

3 Erantzun to “Yahoo! Mail-ek mugagabeko edukiera eskainiko du”

  1. Mugagabekoa?? Umm, ikusiko dugu ea egia den, baina holan izan ezkero pelikulak alojatzeko leku aproposenetarikoa izango litzateke, gero lagunekin konpartitzeko.

  2. Ez dakit nik fitxategi hain handiak utziko ote duten. Hala ere filme bat konpartitzeko Pando (www.pando.com) hobea dela uste det (oraindik ez det probatu 😛 )

    Mila esker erantzunagatik! 🙂

  3. Kontxo…ona izango da ba. gainera ni 1996’tik nabil erabiltzen Yahoo maila. Espero dut beraien “mail berria ” baino hobea izatea!!..jejeje 😉
    ze txarra naizen!!!


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: