Horixe bera BlogBackupOnline zerbitzuak eskeintzen diguna. Bertan izena eman eta geure blogaren helbidea sartuta, segurtasun kopiak egingo ditu egunero. Oraindik orain Betan daude eta diotenez egoera horretan dauden bitartean zerbitzua dohainik izango da. Hori bai 50 MB baino ez ditugu kontu bakoitzeko, zihurrenik aurrerago leku gehiago emango dute diru truk noski 😉 . [Hemen ikusia]
apirila 2007 -en artxiboa
Zeure blogaren segurtasun kopiak egin
apirila 18, 2007GNU/Linux banaketen zuhaitz genealogikoa
apirila 18, 2007Zuhaitz genealogiko honetan ikusi dezakegu, sortu zenetik gaur eguneraino egon diren GNU/Linux banaketa garrantzitsuenak (denak esatea gehiegi litzateke). Interesgarria jakiteko zein banaketa oinarritzen dan zeinetan eta ezagutzeko zeintzuk zeuden hasiera hasieratik. GNU/Linux banaketen zuhaitz genealogikoa [Hemen ikusia]
Gaim Pidgin da orain
apirila 9, 2007AIM-en jabe den AOL-ekin dituzten arazoak direla eta, Gaim bat-bateko mezulariak izena aldatu eta Pidgin deituko da hemendik aurrera. Aldaketa honek beren 2.0.0 bertsio egonkorra behingoz ateratzea posible egingo du; hilabeteak ziren betak baino ez zituztela ateratzen (2.0.0 beta6 da azkeneko bertsioa) nahiz eta jada aplikazio oso egonkorra izan. Bere webgune berria pidgin.im da eta […]
Feisty-ren CDak eskuragai egongo dira ShipIt-ekin
apirila 9, 2007Lehen ere komentatu izan dut Canonicalek Ubunturen CDak lortzeko daukan ShipIt zerbitzua. Bertan CDak eskatu eta doan ekartzen dizkizute etxera. Gaur egun Ubuntu Dapper-en CDak eskatu daitezke baina ez azken bertsio egonkorrarenak, Ubuntu Edgy-renak hain zuzen ere. Apirilaren 19an Ubunturen azken bertsioa atera behar da, Feisty Fawn deiturikoa eta Ubuntu Blog-en ikusi daitekeenaren arabera, ShipIt […]