Feisty-ren CDak eskuragai egongo dira ShipIt-ekin
Lehen ere komentatu izan dut Canonicalek Ubunturen CDak lortzeko daukan ShipIt zerbitzua. Bertan CDak eskatu eta doan ekartzen dizkizute etxera. Gaur egun Ubuntu Dapper-en CDak eskatu daitezke baina ez azken bertsio egonkorrarenak, Ubuntu Edgy-renak hain zuzen ere.
Apirilaren 19an Ubunturen azken bertsioa atera behar da, Feisty Fawn deiturikoa eta Ubuntu Blog-en ikusi daitekeenaren arabera, ShipIt zerbitzuak orain bai, Feisty-ren CDak banatuko ditu (doan nola ez 😉 ).
Berri ona CD originalak beren estutxe eta guzti edukitzea gustoko dugunontzat.
Utzi erantzun bat