Gaim Pidgin da orain
AIM-en jabe den AOL-ekin dituzten arazoak direla eta, Gaim bat-bateko mezulariak izena aldatu eta Pidgin deituko da hemendik aurrera. Aldaketa honek beren 2.0.0 bertsio egonkorra behingoz ateratzea posible egingo du; hilabeteak ziren betak baino ez zituztela ateratzen (2.0.0 beta6 da azkeneko bertsioa) nahiz eta jada aplikazio oso egonkorra izan.
Bere webgune berria pidgin.im da eta astebete barru pidgin-ren 2.0.0 bertsioa prest izatea espero dute.
Ez badezu inoiz probatu emaiozu aukera bat, posta desberdinetako (gmail, hotmail, yahoo eta abar nahiko luze bat) kontaktuak mezulari aplikazio bakarrean batzea da bere abantaila garrantzisuenetakoa. Bere estilo minimalista ere gustoko dut, Gnome zaleontzako aproposa 😉
Utzi erantzun bat