Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Archive for the ‘bideoak’ Category

Joost denentzat irekia

urria 3, 2007

Orain arte Joost (telebista eta orokorrean bideoak ikusteko P2Pan oinarritzen den erreminta) gonbidapenez baino ezin zen lortu baino Joosten 1.0 Beta bertsio berria edonork deskargatu dezake. Momentuz Windows eta MacOS-eko bertsioak baino ez daude, GNU/Linux erabiltzen dugunak Wineren bidez probatu dezakegu, Ubunturen foroetan agertzen diren pausuak jarraituz. [Hemen ikusia] Advertisements

Divx Pro doan

ekaina 7, 2007

Ba horixe, eta badirudi egun batzuetarako baino ez dela (normalean 20$-en truke eskura daiteke). Hemen daukazue jeisteko lotura, zure emaila baino ez dezu eman behar eta Windowsen hain famatuak diren “serial number” ๐Ÿ˜‰ horietako bat bidaliko dizuete, aplikazio hau doan erabil dezazuen. Lastima GNU/Linux-erako ez dagoen bertsiorik, saiatuko gara Wine-rekin ea zemuz ๐Ÿ™‚ [Mundo Geek-en […]

2006ko yo-yo txapelduna (bideoa)

maiatza 2, 2007

Ozius-i esker bideo ikusgarri hau aurkitu det. Hiroyuki Suzuki deitzen da tipoa eta 2006ko yo-yo munduko txapelduna izan zen (bai, badira halako lehiaketak ๐Ÿ™‚ )

Nola marraztu Mona Lisa MS Paint-arekin

apirila 4, 2007

Gipuzkoa Encounter

martxoa 25, 2007

[Gaur8-ren bideoa sailean ikusia] [Gipuzkoa Encounter]

Delutube: Youtubek ezabatutako bideoak ikusi

martxoa 23, 2007

Jakina da Youtubek copyright-a daukaten bideoak ezabatzen dituela. Adibidez orain dela gutxi zerbitzu horretan eskegita zeuden Antena3 telebista katearen bideo guztiak ezabatu zituen (gero Antena3ekoek kanal bat ireki zuten bertan). Beno ba orain ezabatutako bideo horiek guztiak ikusteko tresna sareratu dute: Delutube. Bideoak Youtube-n zeukan ID-a sartu eta bideoa ikusi ahal izango dugu. Bidea .flv […]

Youtube-k 2006ko bideo onenak sarituko ditu

martxoa 20, 2007

Meneame.net-en albisten honen bitartez jakin dut: atzotik hasita eta ostiraleraino, Youtube-ko erabiltzaileek beren bideoak aurkeztu ditzakete lehenengo aldiz ospatuko den 2006ko bideo onenen sarietarako. Bideoak bozkatzeko epea ostiral hontan ere amaitzen da eta sariak Martxoaren 26an banatuko dira. Zazpi kategoria daude: komedia onena musikari onena iruzkin onena bideo inspiratuena serie onena bideo sormenezkoena eta bideo […]

All Music: YouTubeko bideo musikalak biduta

otsaila 20, 2007

YouTube zure musika talde gustokoenen bideoak ikusteko erabiltzen baduzu, All Music deitutako webgunean denak (beno, denak ez, ingelesez abesten dutenak nagusiki ๐Ÿ˜› ) bildu dituzte. Orria oso simplea da, abeslari edo taldearen izenean sakatu eta YouTuben dauzkaten bideoen zerrenda aurkituko duzue (Radiohead-enak adibidez ๐Ÿ™‚ ). On egin! [Hemen ikusia]