Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Archive for the ‘bideojokoak’ Category

Nora doa Mario hiltzen denean?

ekaina 5, 2007

[Hemen ikusia] Advertisements

Gipuzkoa Encounter

martxoa 25, 2007

[Gaur8-ren bideoa sailean ikusia] [Gipuzkoa Encounter]

80 eta 90 hamarkadetako bideojokuak deskargatzeko prest

martxoa 23, 2007

Meneame.net-en bidez horri hauxe aurkitu det. Bertan 80 eta 90 hamarkadetako bideojoko piloa dauzkazute deskargatzeko prest; 8GB okupatzen dute denen artean. Abandonware sailean sartuko lirateke joku hauek, hau da joku zaharrak dira eta eskuratzeko zailak, konpainiek beren katalogoetatik at baitauzkate. On egin!

Scalextric + Mario Kart

martxoa 16, 2007

Ozius-i esker Wowzzers-ek saltzen duen scalextric mitikoaren modifikazio honen berri izan det. Bere izena: Nintendo Mario Kart DS Track Race Set; scalextriceko betiko autoak ekarri beharrean, Mario eta Yoshiren kart-ak dakartza. 4 pilekin dabil eta bere salneurria 30$-ekoa da. [Hemen ikusia]

Kontroladoreen zuhaitz genealogikoa

otsaila 20, 2007

Atari 2600 joystick-atik hasi eta Wii-ren kontroladore bitxiararte, webgune honetan bideojokoen historiako kontroladore guztien zuhaitz genealogikoaren antzeko bat prestatu dute. Gainera bakoitzaren azalpen bat ere agertuko zaigu bere irudian sakatzean. [Hemen ikusia]