Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Archive for the ‘firefox’ Category

Firefox autoa

Iraila 26, 2007

Firefox eta tunning-a maite badituzu hona hemen zure autoa. Argazkia nobihayak atera zuen Tokion (nola ez!;)), orain dela egun gutxi ospatu den Firefox Rock Festivalean; orain enteratzen naiz Mozillak musika festibalak antolatzen dituela… [Hemen ikusia]  Advertisements

FireGPG: Gmail-eko mezuak zifratzen

ekaina 5, 2007

Firefox-erako beste hedapen batekin natorkizue, segurtasunarekin zerikusia duen bat hain zuzen: FireGPG. Hedapen honen bitartez, edozein testu zifratu zein sinatu dezakegu. Hedapen hau erabiltzeko GnuPG aplikazioa ere jeitsi beharko degu, horixe erabiltzen duelako zifratze zein sinaketa prozesuetan. Baina hedapen honen erabilpen interesgarriena, Gmail-eko mezu elekronikoak zifratzean datza; izan ere, hedapen honek horretarako propio egindako botoiak […]

Firefoxen hedapenak blogarientzat

ekaina 5, 2007

Blogaria bazara eta Firefox badarabilzu, ondo etorriko zaizkizu lifehack-ek artikulu honetan bildu dituen Firefox-en hedapen hauek. Blogeatzeko orduan, arazoak eta batez ere denbora aurrezteko aproposak. Hiru kategoriatan daude sailkatuak: Informazioa biltzen laguntzen dutenak: Google Notebook Session Manager coComment Speak It Speak It Sarrerak idaztea errazten dutenak Scribefire Deepest Sender Resizable Text Area Spellbound & Google […]

“Bildu” zeure lastermarkak Firefoxekin

otsaila 20, 2007

2006ko Azaroan Bildu.net agertu zen, Scuttle software librean oinarritutako Del.icio.usen euskarazko klon bat, Arkaitz Zubiagak eta Gorka Juliok (Teketen) garatua. Beno ba webgune bat zure Bildu.net-eko kontuan gordetzeko era erraz bat dago Firefox-ekin. Horretarako scuttle-en Firefoxerako hedapena erabiliko dugu. Firefox-en Scuttle hedapena jeitsi hemendik. Firefox berrabiarazi eta gero, hedapenaren hobespenetara joan eta bertan agertzen den […]