Ba horixe bera, Wellington Grey-k taula periodiko bitxi bat egin du Interneteko webguneak jarriz elementu kimikoen ordez. Bakoitzak bere ikur, url eta Googleen daukan sailkapena (“rank”) dauka eta Mendeleiev-ena bezala taldeetan ere banatzen dira elementuak: bilatzaileak, blogak, podcastak… [Interneteko taula periodikoa tamaina handian] [Hemen ikusia]
Archive for the ‘friki’ Category
Interneteko taula periodikoa
uztaila 12, 2007Estralurtarrek ikusiko lituzketen irudiak
ekaina 6, 2007[Urrezko diskaren azala. Klik egin handiago ikusteko] NASAk 1977an bidalitako Voyager espazio-zundetan Urrezko Diska bezela ezagutzen dena daramate. Gramofono diska honek, Lurreko soinu eta irudiak gordetzen ditu, musika eta hainbat hizkuntzatan grabaturiko agurrez aparte. Inoiz zunda horiek estralurtarrek aurkitzekotan, Lurreko bizimoduaren berri izan dezaten grabatu zuten diska hau. NASAko webgunean diskaren edukia ikusi dezakegu. Hala […]
QR Kodedun kamixetak
ekaina 6, 2007QR kode bat barra-kode bidimentsional bat da. Azken finean testu bat kodifikatzeko era bat baino ez da. Japonian oso ezagunak omen dira eta bertako mugikorrek kode hauek irakurtzeko softwarea dakartzate. Horrela, kodeari argazki bat atera eta irudi arraro horren “atzean” dagoen testu, zenbaki edo dena-delakoa lortuko dugu. Bisita-txarteletan ere ugaritzen ari dira, mugikorrean datuak […]
Scalextric + Mario Kart
martxoa 16, 2007Ozius-i esker Wowzzers-ek saltzen duen scalextric mitikoaren modifikazio honen berri izan det. Bere izena: Nintendo Mario Kart DS Track Race Set; scalextriceko betiko autoak ekarri beharrean, Mario eta Yoshiren kart-ak dakartza. 4 pilekin dabil eta bere salneurria 30$-ekoa da. [Hemen ikusia]
Errenderizatu gabeko autoa
martxoa 15, 2007Ez, ez da bideojoko berri baten making-of edo halako baten irudia; benetan existitzen da eta Benedict Radcliffe-en artelan bat da. [Hemen ikusia] (Mar 16) Eguneraketa: autoaren irudi gehiago.
Nola egin teklatu retro bat
otsaila 28, 2007Hemendik hasi… …eta hauxe lortu: Hemen daukazue prozesu guztia. Bai, jendeak denbora libre asko dauka… [Hemen ikusia]
Nork idatzi zuen Linuxen 2.6.20 Kernela?
otsaila 28, 2007Viva Linux!-en bidez LWN-ren artikulu bitxi honetara iritsi naiz, non Linux Kernelaren 2.6.20 bertsioan kode gehien aldatu zutenen zerrenda bat agertzen zaigu. Ikusi dezakegu 20 pertsonen artean kernelaren %50 aldatzen dutela. Hona hemen lerro gehien aldatu dituztenen zerrenda: Jeff Garzik 20712 6.0% Patrick McHardy 15024 4.3% Jiri Slaby 13917 4.0% Avi Kivity 11726 3.4% Andrew […]
Windowsen gauza on bat
otsaila 26, 2007Arrastatu eta jaregin (drag&drop) [Hemen ikusia]
Ingelesean oinarritzen EZ diren programazio lengoaiak
otsaila 23, 2007Ezagutzen ditugun programazio lengoai gehienak (Java, Ada, C …) ingelesezko gako-hitzak erabiltzen dituzte: “if”, “then”, “while”, “for” eta halakoak. Bueno ba ingelesezko Wikipedian (non bestela 😛 ) ingelesezko gako-hitzak erabiltzen EZ dituzten lengoaien zerrenda aurkitzen da. Batzuk beste hizkuntza bat erabiltzen dute beren gako-hitzetarako, adibide batzuk: Lexicok gaztelera erabiltzen du, itxura honetako programak sortuz: /*Fibonacciren […]