Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Archive for the ‘gnu/linux’ Category

Tailerrak 2.0: informatikan trebatzeko euskaraz

uztaila 12, 2007

Iaz Euskal Herria 2.0 jardunaldiak egin ostean, aurten Tailerrak 2.0 izenekoa antolatu dute. Bertan informatikarekin erlazionaturiko tailerrak egingo dira teoria eta praktika uztartuz. Aurtengorako bost tailer daude prest: Wikipedia (izen eman) lekua: Arrasate (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa) noiz: uztailak 16 arduraduna: Arkaitz Zubiaga Blogak eta web 2.0 (izen eman) lekua: Gasteiz (Saregunean) noiz: uztailak […]

Ubuntu 7.10 alfa 1

ekaina 7, 2007

Ubunturen hurrengo bertsioa aurtengo urrira arte espero ez bada ere, Gutsy Gibbon (horrela deitu behar da) bertsioaren lehenengo alfa atera berri dute. Alfa honen ezaugarri garrantzitsuenak hauexek: Kernelaren 2.6.22-6.13 bertsio berria, honek dakartzan abantailekin: kontsumoaren murriztapena; portatilen bateriek iraupen handiagoa izanen dute eta orokorrean sistemak ez dira hainbeste berotuko eta isilagoak izango dira flash gailuak […]

GNU/Linux banaketen zuhaitz genealogikoa

apirila 18, 2007

Zuhaitz genealogiko honetan ikusi dezakegu, sortu zenetik gaur eguneraino egon diren GNU/Linux banaketa garrantzitsuenak (denak esatea gehiegi litzateke). Interesgarria jakiteko zein banaketa oinarritzen dan zeinetan eta ezagutzeko zeintzuk zeuden hasiera hasieratik. GNU/Linux banaketen zuhaitz genealogikoa [Hemen ikusia]

Feisty-ren CDak eskuragai egongo dira ShipIt-ekin

apirila 9, 2007

Lehen ere komentatu izan dut Canonicalek Ubunturen CDak lortzeko daukan ShipIt zerbitzua. Bertan CDak eskatu eta doan ekartzen dizkizute etxera. Gaur egun Ubuntu Dapper-en CDak eskatu daitezke baina ez azken bertsio egonkorrarenak, Ubuntu Edgy-renak hain zuzen ere. Apirilaren 19an Ubunturen azken bertsioa atera behar da, Feisty Fawn deiturikoa eta Ubuntu Blog-en ikusi daitekeenaren arabera, ShipIt […]

Monkey Messenger

martxoa 20, 2007

Monkey Messenger GNU/Linux-erako kode irekiko (MIT-en lizentziapean argitaratzen dute) bat-bateko mezularia da. MSN sarearekin baino ez dabil (Microsoft-en MSN Messenger famatua edo aMSN bezala) eta MONO framework-pean egina da, gtk+ eta DotMSN liburutegiak erabiliz. gtk+ erabilita, Gnome darabilten banaketekin (neuk erabiltzen deten Ubunturekin adibidez 🙂 ) hobeto “integratzen” da. Hona hemen webgunean jarritako pantaila-argazkia: Ikusten […]

Gnome 2.18

martxoa 15, 2007

Jada kalean da Gnome (GNU Network Object Model Environment) mahaigain ingurunearen 2.18 bertsioa. Aldaketen zerrenda hemen aurkitu dezakezue (gazteleraz). Oraindik orain ez dago bertsio hau erabiltzen duen GNU/Linux banaketa egonkorrik,nahiz eta laister hasiko diren: Ubunturen hurrengo bertsioa (7.04) adibidez, Feisty Fawn deitutakoa, apirilaren 19an atera behar du Gnome 2.18-arekin. Bertsio berriaren pantaila-argazkiak ikusi nahi ezkero, […]

Pando GNU/Linux-en

martxoa 14, 2007

Pando artxiboak elkarbanatzeko aplikazio bat da, P2P baten antzekoa, baino bere berezitasunekin: Elkarbanatu nahi dezun artxiboa Pandoren posta elektroniko batera bidali behar dezu Horrela artxiboa enpresaren zerbitzarietan geratzen da eta zuri .pando artxibo bat bueltatzen zaizu (.torrent artxiboen antzekoa) Hortik aurrera 14 egun dituzu .pando hori nahi duzunari bidali eta artxiboa jeitsi dezan. (14 eguneko […]

Linutop: disko gogorrik gabeko ordenadorea

martxoa 12, 2007

Linutop GNU/Linux-en oinarritutako disko gogorrik gabeko ordenadorea da. Kutxatxo baten tankera dauka eta GB 1-eko USB memoriarekin batera dator, bertan sistema eragilea (Xubuntu) eta zenbait aplikazio (Firefox, Gaim, Abiword…) datoz. Txikia da (9.3 x 2.7 x 15 cm) eta (diotenez) isila, energia gutxi kontsumitzeaz aparte. Hori bai, monitore, arratoi eta teklatua lehenagotik eduki beharko dituzu, […]

“Ubunturen biblia” sarean doan

martxoa 7, 2007

“Ubuntu Linux Bible” William von Hagen-en liburua orain eskuragai dago sarean PDF formatuan. 900 bat orrialde ditu eta lau ataletan banatzen da: lehen urratsak (instalazioa) Ubuntu erabiltzaile arruntarentzat Ubuntu administratzaileentzat Zerbitzarien konfigurazioa [Hemen ikusia] [Argibide gehiago liburuari buruz]

Nork idatzi zuen Linuxen 2.6.20 Kernela?

otsaila 28, 2007

Viva Linux!-en bidez LWN-ren artikulu bitxi honetara iritsi naiz, non Linux Kernelaren 2.6.20 bertsioan kode gehien aldatu zutenen zerrenda bat agertzen zaigu. Ikusi dezakegu 20 pertsonen artean kernelaren %50 aldatzen dutela. Hona hemen lerro gehien aldatu dituztenen zerrenda: Jeff Garzik 20712 6.0% Patrick McHardy 15024 4.3% Jiri Slaby 13917 4.0% Avi Kivity 11726 3.4% Andrew […]