Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Archive for the ‘hardwarea’ Category

Linutop: disko gogorrik gabeko ordenadorea

martxoa 12, 2007

Linutop GNU/Linux-en oinarritutako disko gogorrik gabeko ordenadorea da. Kutxatxo baten tankera dauka eta GB 1-eko USB memoriarekin batera dator, bertan sistema eragilea (Xubuntu) eta zenbait aplikazio (Firefox, Gaim, Abiword…) datoz. Txikia da (9.3 x 2.7 x 15 cm) eta (diotenez) isila, energia gutxi kontsumitzeaz aparte. Hori bai, monitore, arratoi eta teklatua lehenagotik eduki beharko dituzu, […]

Nola egin teklatu retro bat

otsaila 28, 2007

Hemendik hasi… …eta hauxe lortu: Hemen daukazue prozesu guztia. Bai, jendeak denbora libre asko dauka… [Hemen ikusia]

BIOS librea daukan lehen plaka basea

otsaila 28, 2007

GIGABYTE M57SLI-S4 du izena eta etxeko erabiltzaileentzat egindako BIOS librea daukan lehen plaka basean bilakatu da. Eta dena AMDren ingeniari baten lanari esker, Yinghai Lu izenekoa, nork BIOSaren kodigoa GPL lizentziapean argitaratu du. Hau sistema libreen erabiltzaileentzat garaipen garrantzitsu bat da, BIOS libre batek hardwarearengan erabateko kontrola ematen dielako. FSF-k ere kanpaina bat abian dauka […]