Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Archive for the ‘irudiak’ Category

Irudi libreak aurkitzeko 100 webgune

Iraila 26, 2007

Meneame.net-en bidez  irudi libreak biltzen dituzten 100 webguneen zerrenda (ingelesez) aurkitu dut. Oso interesgarria zure blog edo denadelakoan jartzeko arazo legalik gabe 😉 Eta ez ahaztu ingelesezko Wikipediak baduela antzeko zerrenda bat domeinu publikoan dauden irudiak dituzten webguneekin.

Ilusio optikoak zure izenarekin

ekaina 7, 2007

Irudian klikatu hobeto ikusteko Zeurea egin! [Hemen ikusia]

Estralurtarrek ikusiko lituzketen irudiak

ekaina 6, 2007

[Urrezko diskaren azala. Klik egin handiago ikusteko] NASAk 1977an bidalitako Voyager espazio-zundetan Urrezko Diska bezela ezagutzen dena daramate. Gramofono diska honek, Lurreko soinu eta irudiak gordetzen ditu, musika eta hainbat hizkuntzatan grabaturiko agurrez aparte. Inoiz zunda horiek estralurtarrek aurkitzekotan, Lurreko bizimoduaren berri izan dezaten grabatu zuten diska hau. NASAko webgunean diskaren edukia ikusi dezakegu. Hala […]

Nora doa Mario hiltzen denean?

ekaina 5, 2007

[Hemen ikusia]

Ikono libreak

maiatza 3, 2007

Wikimedia Commons multimedia errepositorio bat da, boluntarioek mantendua. Wikimedia fundazioaren proiektua da, Wikipediaren “aita” ere badena. Gaur egun Wikimedia Commons-ek 1.400.000 baino gehiago argazki, diagrama, bideoklip, etab. biltzen ditu eta beti ere lizentzia askekoak izan behar dute; hau da, “edozeinek edozertarako” erabili ditzakenak. Gaur, bertan dagoen ikonoen kategoriak erakarri du nire arreta 🙂 Kategoria honetako […]

GNU/Linux banaketen zuhaitz genealogikoa

apirila 18, 2007

Zuhaitz genealogiko honetan ikusi dezakegu, sortu zenetik gaur eguneraino egon diren GNU/Linux banaketa garrantzitsuenak (denak esatea gehiegi litzateke). Interesgarria jakiteko zein banaketa oinarritzen dan zeinetan eta ezagutzeko zeintzuk zeuden hasiera hasieratik. GNU/Linux banaketen zuhaitz genealogikoa [Hemen ikusia]

Errenderizatu gabeko autoa

martxoa 15, 2007

Ez, ez da bideojoko berri baten making-of edo halako baten irudia; benetan existitzen da eta Benedict Radcliffe-en artelan bat da. [Hemen ikusia] (Mar 16) Eguneraketa: autoaren irudi gehiago.

Irudi kateatuak

martxoa 14, 2007

Aspalditik ezagutzen nuen “aplikazio” hau baino Bitelia-koek berriz gogorarazi didate. Shockwave beharko dezute ikusteko. Hasieran irudi bat agertuko zaizue, bertan klik egin eta…hobe zeuek ikustea 🙂 Kontuz, adiktiboa dela. [“Aplikazioa”]  [Hemen ikusia] 

Euskaraz?

martxoa 13, 2007

ETB1-eko Mihiluze programak euskara traketsez idatzitako kartelen irudiak erakusten ditu; bai telebistan bai beren webgunean bertan. Andonik horietako zenbait bidali dizkit, ez dakit barre edo negar egitekoak diren 😉   Mila esker, Andoni! [Irudi gehiago Mihiluzeren webgunean]

416 Megapixeleko argazki kamera

martxoa 13, 2007

Better Light enpresak 416 Megapixel dauzkan argazki kamera atera berri du. Super10K-HS izena jarri diote eta beraiek dioten bezela, ez da ohiko argazki kamera bat, mugitzen ez diren objetuen irudiak hartzen dituen eskanerra baizik. Izan ere, bi minutu(!) behar ditu kargatu eta argazki bat ateratzeko. 10,200 x 13,600 pixeleko erresoluzioa du berez eta halako argazki […]