Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Archive for the ‘irudiak’ Category

Sekulako oin-zatarra etxerako

martxoa 9, 2007

Badirudi gaur ostirala dugula, horrelako txorakeriei buruz idazteko egun aproposa: begira honako oin-zatarra (“felpudo” dena gazteleraz 😛 ). Imaginatu lagun baten etxera ailegatzen garela eta…     “Come in” (sartu) irakurri daiteke, ezer berezirik ez, baino ikusi zer gertatzen den buelta ematen diogunea, eta beraz lagunaren etxetik alde egiten degunean:   “Go away” (joan zaitez) […]

Megaflyover proiektua

martxoa 9, 2007

Badirudi atzo erakutsitako Txad-eko irudiak ez direla bakarrak. Izan ere Google Sightseeing blogean komentatzen duten bezela, Txadeko irudi hoiek Megaflyover bezala ezaguna den proiektu baten barruan egindako argazki bat baino ez da. Megaflyover proiektua 2004-an J.Michael Fay ekologistak Afrikan zehar egindako hegalaldia da. Hegazkinatik bertatik hainbat erresoluzio handiko argazki ateratzea zuen helburu; besteak beste, National […]

Erresoluzio handiena duten Google Maps-eko irudiak…Txad-en daude

martxoa 8, 2007

Orain arte uste zen Google Maps-eko bereizmen (edo erresoluzio) handiena zuten irudiak Kaliforniako, Mountain View herriko hauek zirela; izan ere, Google-en egoitza nagusikoak dira irudi horiek eta ikusten den pixel bakoitza 2.5 cm dira mundu errealean. Baino orain Philipp Lenssen-ek bereizmen oraindik haudiagoko irudiak aurkitu ditu, eta non eta Txad-en! Gainera ez daude hiri garrantzitsuren […]

Mezara joateko egun txarra

martxoa 7, 2007

[Hemen ikusia] 

Nor da noren jabe automobilen munduan

martxoa 7, 2007

Horrelako grafikaren bat ikusteko irrikitan nengoen eta azkenean Microsiervos-eko jendeari esker aurkitu dut: zein auto markak dira besteen jabe.   [Klikatu irudian benetazko tamainean ikusteko]

Web-aren bilakaera grafika batean

martxoa 5, 2007

Radar Networkseko jendeak artikulu interesgarri hau idatzi du Web-aren bilakaerari buruz eta honako grafika hau egin dute: (klikatu irudian benetako tamainean ikusteko) Bertan 1990etik gaur egunerarte erabilitako teknologiak eta kontzeptuak ikusi ditzakegu eta (interesgarriena dena ziurrenik) hemendik 2040ra beraien ustetan erabiliko direnak. Irudia Creative Commons baten pean dago (ez dut aurkitu zein den zehazki). Diotenez […]

Adobek Photoshop online-ra darama

martxoa 1, 2007

Google eta beste aurkariei aurre egiteko esperantzaz, Adobek sei hilabeteko epean bere Photoshop irudi editore famatuaren online bertsio bat aterako du. Horrela argitu dio Bruce Chizen bere CEOak CNET news.com-i asteartean egindako elkarrizketa batean. Adoberen esanetan Photoshopen bertsio hau beraien beste produktu batean oinarrituko da: Adobe Remix. Adobe Remix bideoak editatzeko online aplikazio bat da, […]

Irudi infinitua

otsaila 21, 2007

Hogei artistek, The Zoomquilt izeneko proiektu baten barruan, 88 irudiekin egindako flash animazio ikaragarri bat da honakoa. Bata bestearen atzetik agertzen zaizkigu bukle bat sortzen duen zoom amaigabe batean. Hoberena ikustea, hemen da. Zoomquilt-en orrialdean artista bakoitzari buruz informazio gehiago eskuratu dezakegu, baita bakoitzak egindako irudiak ere. [Hemen ikusia]

Domeinu publikoko irudi eta argazkiak

otsaila 20, 2007

Ingelesezko Wikipedian bada domeinu publikoan dauden (eta beraz libreki erabili daitezkeen) irudi eta argazkiak biltzen dituen artikulua, bai bere Copyrighta bulatu delako, edota Creative Commons bezalako lizentziapean daudelako. Bertan denetarik aurkitu daiteke: irudi historikoak: adibidez, New Yorkeko liburutegi publikoko liburuetatik digitalizatutako 520000 irudi herrialdeen ikurrinak: hauxe adibidez artelanak: Louvreko museokoak adibidez zigiluak … Ingelesezko Wikipedia […]