Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Archive for the ‘lizentziak’ Category

Irudi libreak aurkitzeko 100 webgune

Iraila 26, 2007

Meneame.net-en bidez  irudi libreak biltzen dituzten 100 webguneen zerrenda (ingelesez) aurkitu dut. Oso interesgarria zure blog edo denadelakoan jartzeko arazo legalik gabe 😉 Eta ez ahaztu ingelesezko Wikipediak baduela antzeko zerrenda bat domeinu publikoan dauden irudiak dituzten webguneekin. Advertisements

Ikono libreak

maiatza 3, 2007

Wikimedia Commons multimedia errepositorio bat da, boluntarioek mantendua. Wikimedia fundazioaren proiektua da, Wikipediaren “aita” ere badena. Gaur egun Wikimedia Commons-ek 1.400.000 baino gehiago argazki, diagrama, bideoklip, etab. biltzen ditu eta beti ere lizentzia askekoak izan behar dute; hau da, “edozeinek edozertarako” erabili ditzakenak. Gaur, bertan dagoen ikonoen kategoriak erakarri du nire arreta 🙂 Kategoria honetako […]

OpenSolaris dohainik eskatu

martxoa 6, 2007

Lehendik ere Canonical-ek berdina egiten zuen ShipIt zerbitzuarekin: bertan Ubuntu Dapper-en CDak eskatu daitezke eta debalde bidaltzen dizkizute etxera (horrela lortu nuen nik Dapper 😉 ). Gero Ubuntu Edgy atera zen, (Ubunturen azken bertsio egonkorra dena, apirilean Feisty Fawn izenekoa iritsi arte), baina ez dituzte Edgyren CDak bidaltzen. Bere kaxarekin eta guzti nahi badituzu erosi […]

Lisabö aurtengo Primavera Sound-en

otsaila 21, 2007

[Lisabö Gazteszenan. Argazkia Rafa Espada-rena da. Kontzertuko argazki gehiago Rafaren webgunean] Entzun.com-en bitartez jakin det aurtengo Primavera Sound musika festibalaren kartela aurkeztu dutela gaur. Ba konfirmaturiko taldeen artean Lisabö aurkitzen da, momentuz euskaldun bakarra. Pasa den astean talde irundarrak Donostiako Gazteszenan beren azken diska aurkeztu zuten : ezlekuak. Creative Commons (Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe) lizentziapean atera zuten gainera. […]

Domeinu publikoko irudi eta argazkiak

otsaila 20, 2007

Ingelesezko Wikipedian bada domeinu publikoan dauden (eta beraz libreki erabili daitezkeen) irudi eta argazkiak biltzen dituen artikulua, bai bere Copyrighta bulatu delako, edota Creative Commons bezalako lizentziapean daudelako. Bertan denetarik aurkitu daiteke: irudi historikoak: adibidez, New Yorkeko liburutegi publikoko liburuetatik digitalizatutako 520000 irudi herrialdeen ikurrinak: hauxe adibidez artelanak: Louvreko museokoak adibidez zigiluak … Ingelesezko Wikipedia […]