Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Archive for the ‘web’ Category

Interneteko taula periodikoa

uztaila 12, 2007

Ba horixe bera, Wellington Grey-k taula periodiko bitxi bat egin du Interneteko webguneak jarriz elementu kimikoen ordez. Bakoitzak bere ikur, url eta Googleen daukan sailkapena (“rank”) dauka eta Mendeleiev-ena bezala taldeetan ere banatzen dira elementuak: bilatzaileak, blogak, podcastak… [Interneteko taula periodikoa tamaina handian] [Hemen ikusia] Advertisements

Spotplex-en gonbidapena

martxoa 27, 2007

Orain dela egun batzuk Spotplex zerbitzuari buruz idatzi nuen, Zabaldu.com-en antzekoa dena baino botoak kontuan hartu beharrean, artikulu bakoitzaren bisita kopurua hartzen duena aintzat. Beno ba oraintxe bertan ikusi det neure postan gonbidapena helarazi didatela eta ikusi dezakezuenez, neure alboko barraren azken zatian jarri det beraien kodea. Bertan klikatuz, blog honi buruzko datuak ikusiko dituzue. […]

Spotplex: Zabaldu.com botorik gabe

martxoa 21, 2007

Orain dela ia urtebete jarri zela martxan Zabaldu.com webgunea. Albiste sustatzaile euskalduna dugu Zabaldu.com: erabiltzaileek interesgarriak suertatzen zaizkien albisteak bidali eta besteek bozka (edo “zabaldu”) dezakete albistea. Bozka kopuru batera ailegatzean, albistea webgunearen azalean agertzen da; bitartean albisteen ilara batean mantentzen da. Zabaldu.com gazteleraz den Meneame.net-en kodean oinarritzen da. Meneame.net Ricardo Galli unibertsitate irakaslearen proiektua […]

Aldatu webguneak denbora errealean

martxoa 14, 2007

Horixe bera ahalbidetzen du cssfly web aplikazioak. Beren webgunean jarritako link bat laster-marken tresnabarrara arrastatu eta kitto: nahi dezun webgunera joan eta lastermarkan sakatuta, pantaila bi frametan banatuko zaizu. Goiko framean, bisitatzen ari geran webgunearen HTML kodea edo CSS estiloak ikusi ditzakegu, eta noski, baita aldatu ere. Egiten ditugun aldaketak, denbora errealean ikusiko ditugu webgunean […]

Blokeatua al dago zeure webgunea Txinan?

martxoa 8, 2007

Ezaguna da Txinak Interneten adierazpen askatasunari jartzen dizkion murrizketak (zentsura esateko beste modu bat). Ba orain “Great Firewall of China” web-aplikazioari esker ikusi dezakegu geure webgunea Txinan blokeatua dagoen ala ez. Badirudi Txinan bertan zerbitzari bat jarri dutela eta zeure webgunea hango zerbitzariarekin ireki (edo saiatu behintzat) eta blokeatua dagoen ala ez erantzuten dizute. Blog […]

TouchGraph: bilatzaile desberdin bat

martxoa 5, 2007

Badira hilabete batzuk mp3.com webguneak eskaintzen duen Musicvine zerbitzua ezagutu nuela. Bertan, musika talde baten izena sartu eta, flash animazio baten bitartez, talde horrekin erlazionatutako (antzeko musika estiloa dutelako adibidez) guztiak ikusi daitezke. Musika taldeak pilota bat bezela agertzen dira eta pilota hoiek linea batzuekin lotzen ziren, beraien arteko erlazioa balitz bezala. Bueno ba, TouchGraph […]

Web-aren bilakaera grafika batean

martxoa 5, 2007

Radar Networkseko jendeak artikulu interesgarri hau idatzi du Web-aren bilakaerari buruz eta honako grafika hau egin dute: (klikatu irudian benetako tamainean ikusteko) Bertan 1990etik gaur egunerarte erabilitako teknologiak eta kontzeptuak ikusi ditzakegu eta (interesgarriena dena ziurrenik) hemendik 2040ra beraien ustetan erabiliko direnak. Irudia Creative Commons baten pean dago (ez dut aurkitu zein den zehazki). Diotenez […]

Adobek Photoshop online-ra darama

martxoa 1, 2007

Google eta beste aurkariei aurre egiteko esperantzaz, Adobek sei hilabeteko epean bere Photoshop irudi editore famatuaren online bertsio bat aterako du. Horrela argitu dio Bruce Chizen bere CEOak CNET news.com-i asteartean egindako elkarrizketa batean. Adoberen esanetan Photoshopen bertsio hau beraien beste produktu batean oinarrituko da: Adobe Remix. Adobe Remix bideoak editatzeko online aplikazio bat da, […]

CodeIDE: zure nabigatzailetik programatzen

otsaila 26, 2007

Gero eta aplikazio gehiago webera salto egiten dute azkenaldian. Oraingoan nabigatzailetik bertatik programatzeko balio duen erreminta ageri da: CodeIDE. Zenbait programazio lengoaietarako prestatua dago: Basic, Pascal, C++, Perl, Javascript eta LISP. HTML markaketa lengoaia ere erabili daiteke. Kodea idatzitakoan, bertan probatu dezakegu eta lortutako emaitzak (edo erroreak 🙂 ) ikusi. Beste erabiltzaileek lortzen dituzten emaitzak […]