Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Eka
07

ubuntu

Ubunturen hurrengo bertsioa aurtengo urrira arte espero ez bada ere, Gutsy Gibbon (horrela deitu behar da) bertsioaren lehenengo alfa atera berri dute.

Alfa honen ezaugarri garrantzitsuenak hauexek:

  • Kernelaren 2.6.22-6.13 bertsio berria, honek dakartzan abantailekin:
    • kontsumoaren murriztapena; portatilen bateriek iraupen handiagoa izanen dute eta orokorrean sistemak ez dira hainbeste berotuko eta isilagoak izango dira
    • flash gailuak maneiatzen dituen moduloaren hobetzea: pendrive eta halakoak denbora gehiago iraun eta irakurketa/idazketa akats gutxiago eduki dezaten
    • hobekuntzak birtualizazioan
    • driver berriak
  • Erroreen berri emateko eta horiek konpontzeko orduan hobekuntzak. Orain arteko bertsioetan, Ubuntu hastea ezinezkoa egiten zuen erroreren bat topatzen bazen (X-ak gaizki konfiguratuta edukitzea adibidez, neri behin baino gehiagotan gertatu zaitena πŸ˜‰ ) kontsola bidez konpondu behar zen. Gutsy Gibbon bertsio berrian ordea errore horiek interfaze grafiko baten bidez konpondu daitezke.
  • Debianeko pakete berriak. Aplikazioen egunerapen mordoa eta baita beste aplikazio batzuk guztiz berriak direnak.
  • X.org-en azken bertsioa, interfaze grafiko baten bidez konfiguratu daitekena (orain arte testu fitxero baten bidez egiten zen).
  • Sistema eta sesio hasieretan hobekuntzak.

[Mundo Geek-etik euskaratua]

Eka
07

Irudian klikatu hobeto ikusteko

ilusio optikoa

Zeurea egin!

[Hemen ikusia]

Eka
07

Ba horixe, eta badirudi egun batzuetarako baino ez dela (normalean 20$-en truke eskura daiteke). Hemen daukazue jeisteko lotura, zure emaila baino ez dezu eman behar eta Windowsen hain famatuak diren “serial number” πŸ˜‰ horietako bat bidaliko dizuete, aplikazio hau doan erabil dezazuen.

Lastima GNU/Linux-erako ez dagoen bertsiorik, saiatuko gara Wine-rekin ea zemuz πŸ™‚

[Mundo Geek-en ikusia]

Eka
06

Urrezko diskaren azala

[Urrezko diskaren azala. Klik egin handiago ikusteko]

NASAk 1977an bidalitako Voyager espazio-zundetan Urrezko Diska bezela ezagutzen dena daramate. Gramofono diska honek, Lurreko soinu eta irudiak gordetzen ditu, musika eta hainbat hizkuntzatan grabaturiko agurrez aparte. Inoiz zunda horiek estralurtarrek aurkitzekotan, Lurreko bizimoduaren berri izan dezaten grabatu zuten diska hau.

NASAko webgunean diskaren edukia ikusi dezakegu. Hala ere, Lurreko argazkien sailean zenbaitzuk falta dira webgune horretan baino Meneame-ren bidez diskan espaziora bidalitako irudi guztien zerrenda aurkitu dut.

Lurreko bizimodua ilustratzeko argazkiez gain bitxia iruditu zait zenbait kontzeptu (zenbakiaren kontzeptua adibidez) azaltzeko bidali ziren diagrama eta irudiak.

[Hemen ikusia]

[Urrezko Diskan gordetako irudien zerrenda]

Eka
06

 

aingeru.wordpress.com-en QR kodea

QR kode bat barra-kode bidimentsional bat da. Azken finean testu bat kodifikatzeko era bat baino ez da. Japonian oso ezagunak omen dira eta bertako mugikorrek kode hauek irakurtzeko softwarea dakartzate. Horrela, kodeari argazki bat atera eta irudi arraro horren “atzean” dagoen testu, zenbaki edo dena-delakoa lortuko dugu. Bisita-txarteletan ere ugaritzen ari dira, mugikorrean datuak sartzea errazten baitute.

Adibide gixa, goian daukazuen irudian blog honen URL-a (aingeru.wordpress.com) kodifikatua daukazue, kode hauek sortzeko tresna hemen daukazue. Bertan zeure URL, telefono zenbaki edo dena-delako sartu eta momentuan izango dezu zeure kodea.

Beno ba ALT1040-ren bidez jakin dut Julia Vallerak zuk nahi duzun QR kodea erabiltzen kamixetak egiten dituela. 20$ dira eta hemen behean daukazue nola gelditzen diren:

QR kodedun kamixeta

Orain badakizue, hurrengo laruntbat gauean halako kamixetarekin inor “interesgarririk” πŸ˜‰ ikustekotan ez eskatu telefonorik, ateraiozue argazkia! πŸ˜€

 

Eka
05

Firefox-erako beste hedapen batekin natorkizue, segurtasunarekin zerikusia duen bat hain zuzen: FireGPG. Hedapen honen bitartez, edozein testu zifratu zein sinatu dezakegu. Hedapen hau erabiltzeko GnuPG aplikazioa ere jeitsi beharko degu, horixe erabiltzen duelako zifratze zein sinaketa prozesuetan.

Baina hedapen honen erabilpen interesgarriena, Gmail-eko mezu elekronikoak zifratzean datza; izan ere, hedapen honek horretarako propio egindako botoiak jartzen ditu Gmailen interfazean.

[Hemen ikusia]

[Marrapunton ere FireGPGz idazten dute]

[FireGPG-ren webgunea]

Eka
05

mario

[Hemen ikusia]

Eka
05

firefox

Blogaria bazara eta Firefox badarabilzu, ondo etorriko zaizkizu lifehack-ek artikulu honetan bildu dituen Firefox-en hedapen hauek. Blogeatzeko orduan, arazoak eta batez ere denbora aurrezteko aproposak.

Hiru kategoriatan daude sailkatuak:

Hedapen bakoitzaren zergatia eta azalpena lifehack-eko sarreran.

[Hemen ikusia]

maiatza
03

Wikimedia Commons multimedia errepositorio bat da, boluntarioek mantendua. Wikimedia fundazioaren proiektua da, Wikipediaren “aita” ere badena. Gaur egun Wikimedia Commons-ek 1.400.000 baino gehiago argazki, diagrama, bideoklip, etab. biltzen ditu eta beti ere lizentzia askekoak izan behar dute; hau da, “edozeinek edozertarako” erabili ditzakenak.

Gaur, bertan dagoen ikonoen kategoriak erakarri du nire arreta πŸ™‚ Kategoria honetako interesgarriena ikonoen temak dira eta handik hauexek dira ikusgarrienak (nire gustorako beti ere):

Crystal Clear


Gartoon


Exquisite

Noia

Vista

[Ikono guztiak hemen]

[Hemen ikusia]

maiatza
02

09 F9 11 02 9D 74 E3 5B D8 41 56 C5 63 56 88 C0

Zenbaki hamaseitar bat baino ez da eta sekulako iskanbila sortu du. Izan ere, zenbaki bat baino askoz gehiago da, HD-DVD formatuko disken informazioa desenkriptatzeko gakoa da, eta horrela (adibidez) GNU/Linuxen ikusi ahal izatea.Dena Digg-en 15000 bozka baino gehiago zituen berri hau (eta beste hau) ezabatu ostean gertatu da (zabaldu.com-en azaltzen dute istoria guztia). Zentsura honi aurre egin nahian internautek zenbaki hau lau haizeetara zabaldu dute, eta horrela:

  • Google-ek 278000 emaitz ematen ditu oraintxe bertan.
  • Badira zenbaki honi buruzko webguneak, adibidez: hau edo hauxe
  • Kamixetak eta guzti

Gako hau nola lortu zen hemen (gazteleraz eta zabaldu.com-en bidez ikusia).

Istorio guztiaren azalpena Digg-era albistea igorri zuenaren hitzetan (ingelesez hori bai).

[Hemen ikusia]