OLPC: Azaroaren 12an herrialde “garatuetan”
One Laptop Per Child (OLPC) herrialde txiroenetako haurrak beren hezkuntzan lagunduko liokeen ordenagailu portatil bana edukitzeko helburuarekin jaio zen. 100 dolar baino ez da kostatzen eta hasiera batean herrialde txiroetan soilik banatzekotan bazeuden ere, azkenean herrialde aberatsetan ere salduko dute Azaroaren 12tik aurrera.
Give One, Get One (bat eman, bat jaso) kanpainari esker 399 dolarreko (282 euro) salneurrian lortuko dira eta erosten den bakoitzagatik beste bat garapen bidean dauden herrialdeetara bidaliko da.
OLPCri buruzko informazio gehiago:
- Give one, get one kanpainaren webgunean
- Wikipedian (gazteleraz, ingelesez)
Utzi erantzun bat