Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Iraila 2007 -en artxiboa

Irudi libreak aurkitzeko 100 webgune

Iraila 26, 2007

Meneame.net-en bidez  irudi libreak biltzen dituzten 100 webguneen zerrenda (ingelesez) aurkitu dut. Oso interesgarria zure blog edo denadelakoan jartzeko arazo legalik gabe 😉 Eta ez ahaztu ingelesezko Wikipediak baduela antzeko zerrenda bat domeinu publikoan dauden irudiak dituzten webguneekin.

Firefox autoa

Iraila 26, 2007

Firefox eta tunning-a maite badituzu hona hemen zure autoa. Argazkia nobihayak atera zuen Tokion (nola ez!;)), orain dela egun gutxi ospatu den Firefox Rock Festivalean; orain enteratzen naiz Mozillak musika festibalak antolatzen dituela… [Hemen ikusia] 

Zu hemen zaude

Iraila 25, 2007

Beste planeta batetik ateratako Lurraren lehenengo argazkia. Spirit zundak Martetik ateratakoa orain dela urte batzuk. [Hemen ikusia] [Argazkiari buruzko informazio gehiago (ingelesez)]

OLPC: Azaroaren 12an herrialde “garatuetan”

Iraila 25, 2007

One Laptop Per Child (OLPC) herrialde txiroenetako haurrak beren hezkuntzan lagunduko liokeen ordenagailu portatil bana edukitzeko helburuarekin jaio zen. 100 dolar baino ez da kostatzen eta hasiera batean herrialde txiroetan soilik banatzekotan bazeuden ere, azkenean herrialde aberatsetan ere salduko dute Azaroaren 12tik aurrera. Give One, Get One (bat eman, bat jaso) kanpainari esker 399 dolarreko […]

Mugikorraren industriak kargatzaile estandar bat adostu du

Iraila 25, 2007

Joan den astelehenean, operadore telefonikoak eta mugikorren fabrikatzaileak biltzen dituen Open Mobile Terminal Platform (OMTP) foroak, mugikorren kargatzaileak etorkizunean konektore estandar bat erablitzea adostu du. Eta adostu duten konektorea micro-USB izan da, orain arte gero eta gehiago erabiltzen ari den mini-USBren kaltetan. Izan ere, azken hau baino txikiagoa da micro-USBa eta horrek lagunduko du tamaina […]