Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Archive for the ‘bitxikeriak’ Category

Firefox autoa

Iraila 26, 2007

Firefox eta tunning-a maite badituzu hona hemen zure autoa. Argazkia nobihayak atera zuen Tokion (nola ez!;)), orain dela egun gutxi ospatu den Firefox Rock Festivalean; orain enteratzen naiz Mozillak musika festibalak antolatzen dituela… [Hemen ikusia] 

Interneteko taula periodikoa

uztaila 12, 2007

Ba horixe bera, Wellington Grey-k taula periodiko bitxi bat egin du Interneteko webguneak jarriz elementu kimikoen ordez. Bakoitzak bere ikur, url eta Googleen daukan sailkapena (“rank”) dauka eta Mendeleiev-ena bezala taldeetan ere banatzen dira elementuak: bilatzaileak, blogak, podcastak… [Interneteko taula periodikoa tamaina handian] [Hemen ikusia]

Blogarientzat kamiseta aproposena

ekaina 15, 2007

ALT1040-ren bidez edozein geek-ek jantzi behar lukeen 10 kamiseten zerrendara iritsi naiz. Eta horien artean aproposena blogen munduan gabiltzanontzat hauxe: 😀

Ilusio optikoak zure izenarekin

ekaina 7, 2007

Irudian klikatu hobeto ikusteko Zeurea egin! [Hemen ikusia]

2006ko yo-yo txapelduna (bideoa)

maiatza 2, 2007

Ozius-i esker bideo ikusgarri hau aurkitu det. Hiroyuki Suzuki deitzen da tipoa eta 2006ko yo-yo munduko txapelduna izan zen (bai, badira halako lehiaketak 🙂 )

Errenderizatu gabeko autoa

martxoa 15, 2007

Ez, ez da bideojoko berri baten making-of edo halako baten irudia; benetan existitzen da eta Benedict Radcliffe-en artelan bat da. [Hemen ikusia] (Mar 16) Eguneraketa: autoaren irudi gehiago.

Irudi kateatuak

martxoa 14, 2007

Aspalditik ezagutzen nuen “aplikazio” hau baino Bitelia-koek berriz gogorarazi didate. Shockwave beharko dezute ikusteko. Hasieran irudi bat agertuko zaizue, bertan klik egin eta…hobe zeuek ikustea 🙂 Kontuz, adiktiboa dela. [“Aplikazioa”]  [Hemen ikusia] 

416 Megapixeleko argazki kamera

martxoa 13, 2007

Better Light enpresak 416 Megapixel dauzkan argazki kamera atera berri du. Super10K-HS izena jarri diote eta beraiek dioten bezela, ez da ohiko argazki kamera bat, mugitzen ez diren objetuen irudiak hartzen dituen eskanerra baizik. Izan ere, bi minutu(!) behar ditu kargatu eta argazki bat ateratzeko. 10,200 x 13,600 pixeleko erresoluzioa du berez eta halako argazki […]

WordPress-eko editorearen aukera ezkutuak

martxoa 12, 2007

Kasualitatez Solo Technology-ren post honetara iritsi naiz, bertan WordPress 2.1 bertsio berriaren WYSIWYG editorean dirudiena baino aukera gehiago daudela irakurri det. Normalean aukera hauexek ikusten dira   Ba saiatu editorean bertan honakoa sakatzen: Alt+Shift+V (Firefox) Alt + V (IE) Eta… Aukera “ezkutu” hauen artean batzuk oso interesgarriak: testu bat formaturik gabe kopiatzekoa, sinboloren bat sartzea […]

Sekulako oin-zatarra etxerako

martxoa 9, 2007

Badirudi gaur ostirala dugula, horrelako txorakeriei buruz idazteko egun aproposa: begira honako oin-zatarra (“felpudo” dena gazteleraz 😛 ). Imaginatu lagun baten etxera ailegatzen garela eta…     “Come in” (sartu) irakurri daiteke, ezer berezirik ez, baino ikusi zer gertatzen den buelta ematen diogunea, eta beraz lagunaren etxetik alde egiten degunean:   “Go away” (joan zaitez) […]