Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Archive for the ‘argazkiak’ Category

Zu hemen zaude

Iraila 25, 2007

Beste planeta batetik ateratako Lurraren lehenengo argazkia. Spirit zundak Martetik ateratakoa orain dela urte batzuk. [Hemen ikusia] [Argazkiari buruzko informazio gehiago (ingelesez)]

Estralurtarrek ikusiko lituzketen irudiak

ekaina 6, 2007

[Urrezko diskaren azala. Klik egin handiago ikusteko] NASAk 1977an bidalitako Voyager espazio-zundetan Urrezko Diska bezela ezagutzen dena daramate. Gramofono diska honek, Lurreko soinu eta irudiak gordetzen ditu, musika eta hainbat hizkuntzatan grabaturiko agurrez aparte. Inoiz zunda horiek estralurtarrek aurkitzekotan, Lurreko bizimoduaren berri izan dezaten grabatu zuten diska hau. NASAko webgunean diskaren edukia ikusi dezakegu. Hala […]

Hernaniko VI. Argazki Rallya

martxoa 28, 2007

Datorren apirilaren 22an Hernaniko Udalak herriko VI. Argazki Rallya antolatu behar du. Etxera ailegatu zaiten orri baten bidez jakin dut. Interneten bueltatxo bat emanez ez dut rally honi buruzko erreferentziarik topa; beraz orrian jarritakoen “copy-paste” bat egingo det inor interesatua balego jakiteko. Oinarriak Argazki zale guztiek parte hartu ahal izango dute rally honetan Izen ematea […]

Euskaraz?

martxoa 13, 2007

ETB1-eko Mihiluze programak euskara traketsez idatzitako kartelen irudiak erakusten ditu; bai telebistan bai beren webgunean bertan. Andonik horietako zenbait bidali dizkit, ez dakit barre edo negar egitekoak diren 😉   Mila esker, Andoni! [Irudi gehiago Mihiluzeren webgunean]

416 Megapixeleko argazki kamera

martxoa 13, 2007

Better Light enpresak 416 Megapixel dauzkan argazki kamera atera berri du. Super10K-HS izena jarri diote eta beraiek dioten bezela, ez da ohiko argazki kamera bat, mugitzen ez diren objetuen irudiak hartzen dituen eskanerra baizik. Izan ere, bi minutu(!) behar ditu kargatu eta argazki bat ateratzeko. 10,200 x 13,600 pixeleko erresoluzioa du berez eta halako argazki […]

Megaflyover proiektua

martxoa 9, 2007

Badirudi atzo erakutsitako Txad-eko irudiak ez direla bakarrak. Izan ere Google Sightseeing blogean komentatzen duten bezela, Txadeko irudi hoiek Megaflyover bezala ezaguna den proiektu baten barruan egindako argazki bat baino ez da. Megaflyover proiektua 2004-an J.Michael Fay ekologistak Afrikan zehar egindako hegalaldia da. Hegazkinatik bertatik hainbat erresoluzio handiko argazki ateratzea zuen helburu; besteak beste, National […]

Interneteko 500 argazki ikusgarrienak

otsaila 27, 2007

Meneame.net-en bidez 500 argazki ikusgarri biltzen dituen galeria hau aurkitu dut. Merezi du bueltatxo bat ematea.

Domeinu publikoko irudi eta argazkiak

otsaila 20, 2007

Ingelesezko Wikipedian bada domeinu publikoan dauden (eta beraz libreki erabili daitezkeen) irudi eta argazkiak biltzen dituen artikulua, bai bere Copyrighta bulatu delako, edota Creative Commons bezalako lizentziapean daudelako. Bertan denetarik aurkitu daiteke: irudi historikoak: adibidez, New Yorkeko liburutegi publikoko liburuetatik digitalizatutako 520000 irudi herrialdeen ikurrinak: hauxe adibidez artelanak: Louvreko museokoak adibidez zigiluak … Ingelesezko Wikipedia […]