Aingeru Digitala
Beste friki bat sarean

Urr
03

Orain arte Joost (telebista eta orokorrean bideoak ikusteko P2Pan oinarritzen den erreminta) gonbidapenez baino ezin zen lortu baino Joosten 1.0 Beta bertsio berria edonork deskargatu dezake.

Momentuz Windows eta MacOS-eko bertsioak baino ez daude, GNU/Linux erabiltzen dugunak Wineren bidez probatu dezakegu, Ubunturen foroetan agertzen diren pausuak jarraituz.

[Hemen ikusia]

Ira
26

Meneame.net-en bidez  irudi libreak biltzen dituzten 100 webguneen zerrenda (ingelesez) aurkitu dut. Oso interesgarria zure blog edo denadelakoan jartzeko arazo legalik gabe 😉

Eta ez ahaztu ingelesezko Wikipediak baduela antzeko zerrenda bat domeinu publikoan dauden irudiak dituzten webguneekin.

Ira
26

Firefox eta tunning-a maite badituzu hona hemen zure autoa. Argazkia nobihayak atera zuen Tokion (nola ez!;)), orain dela egun gutxi ospatu den Firefox Rock Festivalean; orain enteratzen naiz Mozillak musika festibalak antolatzen dituela…

[Hemen ikusia] 

Ira
25

Beste planeta batetik ateratako Lurraren lehenengo argazkia. Spirit zundak Martetik ateratakoa orain dela urte batzuk.

[Hemen ikusia]

[Argazkiari buruzko informazio gehiago (ingelesez)]

Ira
25

One Laptop Per Child (OLPC) herrialde txiroenetako haurrak beren hezkuntzan lagunduko liokeen ordenagailu portatil bana edukitzeko helburuarekin jaio zen. 100 dolar baino ez da kostatzen eta hasiera batean herrialde txiroetan soilik banatzekotan bazeuden ere, azkenean herrialde aberatsetan ere salduko dute Azaroaren 12tik aurrera.

Give One, Get One (bat eman, bat jaso) kanpainari esker 399 dolarreko (282 euro) salneurrian lortuko dira eta erosten den bakoitzagatik beste bat garapen bidean dauden herrialdeetara bidaliko da.

[Hemen ikusia]

OLPCri buruzko informazio gehiago:

Ira
25

Joan den astelehenean, operadore telefonikoak eta mugikorren fabrikatzaileak biltzen dituen Open Mobile Terminal Platform (OMTP) foroak, mugikorren kargatzaileak etorkizunean konektore estandar bat erablitzea adostu du.

Eta adostu duten konektorea micro-USB izan da, orain arte gero eta gehiago erabiltzen ari den mini-USBren kaltetan. Izan ere, azken hau baino txikiagoa da micro-USBa eta horrek lagunduko du tamaina gero eta txikiagoa duten mugikorrak konektatzeko orduan.

USB konektore motak

USBko 5 konektore motak. Lehena ezkerretik micro-USB da, bigarrena mini-USB. Sakatu argazkian hobeto ikusteko. Iturria: wikipedia

Micro-USB 2007ko urtarrilaren 7an aurkeztu zuen USB-Implementers Forum (USB-IF) USBa sustatzeko foroak, eta espreski mini-USBa konektore txikiago batengatik ordezkatzeko helburuarekin jaio izan zen.

Berri ona beraz, etxeko kaxoiak kableez nahaspilatuta dauzkagunontzat 😀

[Hemen ikusia]

Uzt
12

Interneteko taula periodikoa

Ba horixe bera, Wellington Grey-k taula periodiko bitxi bat egin du Interneteko webguneak jarriz elementu kimikoen ordez. Bakoitzak bere ikur, url eta Googleen daukan sailkapena (“rank”) dauka eta Mendeleiev-ena bezala taldeetan ere banatzen dira elementuak: bilatzaileak, blogak, podcastak…

[Interneteko taula periodikoa tamaina handian]

[Hemen ikusia]

Uzt
12

Tailerrak 2.0: informatikan trebatzeko euskaraz

Iaz Euskal Herria 2.0 jardunaldiak egin ostean, aurten Tailerrak 2.0 izenekoa antolatu dute. Bertan informatikarekin erlazionaturiko tailerrak egingo dira teoria eta praktika uztartuz. Aurtengorako bost tailer daude prest:

  • Wikipedia (izen eman)
    • lekua: Arrasate (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa)
    • noiz: uztailak 16
    • arduraduna: Arkaitz Zubiaga
  • Blogak eta web 2.0 (izen eman)
  • Irratigintza | Podcasting |VLC (izen eman)
    • lekua: Bilbo (Kafe Antzokian)
    • noiz: uztailak 19
    • arduraduna: Jabi Zabala
  • Ubuntu | Software librea (izen eman)
    • lekua: Larrabetzu (Hori Bai gaztetxea)
    • noiz: uztailak 18
    • arduradunak: Sergio Peña eta Ibon Castilla
  • Bideogintza (izen eman)
    • lekua: Iruñea
    • noiz: irailean

Hala ere urrengo urteetarako gehiago prestatu daitezke… edo prestatu ditzakezu hobe esanda ze deialdi hau guztiz irekia da eta edonorrek parte hartu dezake tailer berriaak antolatzen.
Datorren uztailak 16an hasi behar dira lehen tailerrarekin, beraz ez denborik galdu eta izena eman nahi dezun tailerrean.

Tailerrak 2.0ri buruzko informazio guztia beraien wikian kontsulta dezakezue.

[Zabaldu.com-en ikusia]

[Tailerrak 2.0 aurkezpen bideoa]

Eka
15

ALT1040-ren bidez edozein geek-ek jantzi behar lukeen 10 kamiseten zerrendara iritsi naiz. Eta horien artean aproposena blogen munduan gabiltzanontzat hauxe:

😀

Eka
13

40.000 ikono baino gehiago indexatzen dituzte jada eta lizentzia librekoak dira gainera. Hori bai, ingelesezko gako hitzak sartu behar dira edozer aurkitzeko.

[Iconlet: ikono bilatzailea]

[Bitelia-n ikusia]